Itxi

2020/06/01

11:30

Beste kirolak

Bat Formula

Alonso, Renaultek buruan duen aukera

eitb.eus

Renault F1 etxeko kirol-zuzendari nagusiak asturiarra mahai gainean duten pilotua dela baieztatu du.

  • Fernando Alonso (McLarent)

    Fernando Alonso (McLarent)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Cyril Abiteboul Renault F1eko kirol-zuzendari nagusiak RMC irratian egindako elkarrizketa batean Fernando Alonso asturiarra 2021eko denboraldirako postu bat izan dezakeela esan du.

Alonsok 2018an utzi zuen Bat Formula McLaren taldean zegoela. Hala eta guztiz ere Abiteboulek argi du, "kalitate handiko pilotuak prest daude hurrengo denboraldian gure pilotuak izateko. Fernando Alonso horietako bat da, baina argi duguna da gure denbora hartuko dugula, inolako presarik gabe. Oso erabaki garrantzitsua da eta lasai hartzekoa".

"Nahi ez genuena da Ferrarik eta McLarenek egindakoa. Euren arrazoiak izango dituzte, baina gure abiadura beste bat da. Alde batera egin genuen pilotuen dantza hasi zenean" gehitu du Renault F1eko kirol-zuzendari nagusiak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;