Itxi

Beste kirolak

Uztailaren 3tik 5era

Bat Formulako lehenengo zortzi lasterketek data dute jada

eitb.eus

2020ko Munduko Txapelketa Austrian hasiko da lasterketa bikoitzarekin bi asteburu ezberdinetan.

  • Hamilton

    Hamilton

Bat Formulak eta FIAk 2020ko Munduko Txapelketaren egutegia iragarri dute.

Austrian hasiko da lasterketa bikoitzarekin bi asteburu ezberdinetan, lehenengoa uztailaren 3tik 5era jokatuko da Red Bull Ring zirkuituan eta hurrengoa astebete beranduago, uztailaren 10etik 12ra.

Espainiako Sari Nagusia, Bartzelona - Katalunia zirkuituan, abuztuan izango da (14-16) ea seigarren lasterketa izango da; momentuz zortzigarrena eta azkena irailaren 4tik 6ra bitartean jokatuko da Italian, Monzako zirkuituan.

Ekitaldi guztiak ateak itxita jokatuko dira eta lasterketa gehiago egiteko baikor dira, guztira 15era heltzea nahi dute dena ondo baldin badoa.

BAT FORMULAKO EGUTEGIA

1. AUSTRIAko Sari Nagusia (Red Bull Ring), uztailak 3-5.

2. ESTIRIAko Sari Nagusia (Red Bull Ring), uztailak 10-12.

3. HUNGARIAko Sari Nagusia (Hungaroring), uztailak 17-19.

4. BRITAINIAko Sari Nagusia (Silverstone), uztailak 31 - abuztuak 2.

5. 70. URTEURRENAko Sari Nagusia(Silverstone), abuztuak 7-9.

6. ESPAINIAko Sari Nagusia (Circuit de Bartzelona-Catalunya), abuztuak 14-16.

7. BELGIKAko Sari Nagusia (Spa-Francorchamps), abuztuak  28-30.

8. ITALIAko Sari Nagusia (Monza), irailak 4-6.