Beste kirolak
Daewun
AEB nagusi Atletismoko Mundialetako dominen sailkapenean
A.B.
Erredakzioa
Amerikarrek 25 domina lortu dituzte guztira. Rusia izan da bigarren 19rekin eta Kenya, hirugarren 17rekin. Espainiak domina bakarra lortu du eta brontzezkoa izan da.
Bukatu dira jada abuztuaren 27an hasi eta irailaren 4ra arte iraun duten eta Hego Koreako Daewu hirian burutu diren Atletismoko Munduko Txapelketak. Ez da ikuskizuna eta kalitatezko atletismoa falta izan bederatzi egun hauetan.
Dominen sailkapenean Amerikako Estatu Batuek lortu dute lehen postua guztira 25 domina eskuratuta; 12 urrezkoak, 8 zilarrezkoak eta 5 brontzezkoak. Bigarren postuan dago Rusiako selekzioa 19 dominarekin; 9 urrezkoak, 4 zilarrezkoak eta 6 brontzezkoak. Hirugarren postua Kenyarentzat izan da urrezko 7 dominarekin, zilarrezko 6rekin eta brontzezko 4rekin.
Herrialde hauen ostean geratu da Jamaica sailkapeneko laugarren postua lortuta. Guztira 9 domina lortu dituzte (4 urrezkoak, 4 zilarrezkoak eta brontzezko bat). Jamaicaren atzetik datoz; Alemania (5. postuan, 7 dominarekin), Britainia Handia (6. postuan, 7 dominarekin) eta Txina (7. postuan, 4 dominarekin). Espainiak sailkapen honetako 33. postuan bukatu du domina bakarra (brontzezkoa) eskuratuta.
Atletismoko Munduko Txapelketako sailkapena:
Harrialdea Urrea Zilarra Brontzea Guztira
.1. Estados Unidos 12 8 5 25
.2. Rusia 9 4 6 19
.3. Kenia 7 6 4 17
.4. Jamaica 4 4 1 9
.5. Alemania 3 3 1 7
.6. Gran Bretaña 2 4 1 7
.7. China 1 2 1 4
.8. Australia 1 1 1 3
.9. Etiopía 1 0 4 5
10. Ucrania 1 0 1 2
11. Brasil 1 0 0 1
18. Cuba 0 1 3 4
21. Puerto Rico 0 1 0 1
31. Colombia 0 0 2 2
33. España 0 0 1 1