Itxi

Beste kirolak

Golfa

Carlota Cigandak positibo eman du koronabirusean

eitb.eus

Scottsdalen (Arizona, AEB) dago orain, bere apartamendua bakarturik.

  • Carlota Ciganda

    Carlota Ciganda

Carlota Ciganda golf-jokalariak positibo eman du koronabirusean eta Arizonako Scottsdale herrian duen apartamenduan dago bakarturik, golfeko webgune batek iragarri duen bezala.

Nafarra ekainaren 25ean sintomak pairatzen hasi zen eta bere borondatez etxean sartu eta koarentena egitea erabaki zuen. Egun, Arizonako Scottsdalen dago, Unibertsitatetik gertu duen apartamendu batean gaixotasuna gainditu arte. Horretarako proben emaitzak itxaroten dago.

"Ez dakit oso ondo nola kutsatu naizen. Kanpora afaltzera ez naiz atera azken hiru hilabetetan eta ez naiz jende askorekin egon, multzorik handiena lau pertsonekoa izan da. Egia da golfean aritu naizela, eta baliteke hor kutsatzea, baina zorte txarra izatea da hori" adierazi du nafarrak.

Aurki jakin zuen COVID-19a zuela, "buruko, besoetako eta lepoko mina izan dut. Berehala jakin nuen koronabirusa zela, sukarra nuen gauetan eta lorik ezin nuen egin, gainera eskumuturreko terapeutikoak oso balore arraroak ematen zituen arnasketa neurtzerakoan. Medikuarengana jo eta positibo eman nuen".