Beste kirolak
Kronologia
Koronabirusaren ondorioak kirolaren munduan
eitb.eus
Partidak ateak itxita jokatzea, txapelketa batzuk bertan behera uztea eta lehiaketak atzeratzea...
-
Koronabirusa kirolean. EFE
Irailak 21
> Madison Wilson igerilari australiarra, Tokio 2020an 4x100 proban urrea lortu zuen kirolaria, Ospitalean da COVID-19ak eragindako konplikazioengatik. "Atentzio dei bat izan dela uste dut. Koronabirusa oso gauza serioa da, eta pairatzen duzunean kolpea oso gogorra da. Gezurretan egongo nintzateke beldurtuta ez nagoela esango banu", adierazi du Wilsonek Instagramen.
Abuztuak 19
> Tokioko Olinpiar Jokoko antolatzaileek jakitera eman dute hiri olinpikoan covid-19agatik kutsatutako pertsona bat dagoela. Aste honetan hasi dira kirolariak heltzen, 26an hasiko dira Paralinpiar Jokoak.
Guztia 16 kutsatu omen daude, baina bakarra hiri olinpikoan eta ez da kirolaria.
Abuztuak 18
> Joko Paralinpikoak hasteko astebete falta denean Japoniako gobernuak Covid-19aren pandemiagatik alarma egoera irailaren erdira arte luzatzea erabaki du. Yoshide Suga lehen ministroak kutsatuen zenbakia ikaragarri ari dela handitzen esan du eta larrituta daudela.
> Japoniako Bat Formulako Sari Nagusia bertan behera geratu da pandemiaren egoera dela eta. Lasterketa Suzukako zirkuituan jokatu behar zen, urriaren 10ean.
Abuztuak 17
> La Peña Moteros Val Miñorrek baieztatu duen bezala Trialeko Munduko Txapelketa ez da Pontevedrako Baiona herrian jokatuko aurtengo irailean.
Covid-19agatik izandako azken kutsatuen ondorioz 'dagoen segurtasun ezak' bertan behera uztera eraman ditu antolatzailei.
Abuztuak 12
> Aresek ez du Zarauzko Ikurrinaren jarduanldi bikoitzean parte hartuko, koronabirus kasu baten ondorioz
Uztailak 25
Jon Rahm golf jokalari bizkaitarrak positibo eman du covid-19an eta ezin izango du Tokio 2020an parte hartu.
Uztailak 24
> Alavesek beste koronabirus kasu positibo bat antzeman du bere taldean, baina, jakitera eman duenez, ez da larria.
> Zierbenak ez du Castroko eta Lekeitioko estropadetan parte hartuko, koronabirus kasu bategatik
Uztailak 21
> Tailandiako MOtoGPko Sari Nagusia bertan behera geratu da. Antolatzaileek pandemiaren egungo egoeraren ondorioz ez dela jokatuko iragarri dute; urriaren 15etik 18ra izan behar zen.
Uztailak 20
> Kutsatu bat antzeman dute Eibarren, beraz, Logroñosen kontra jokatu beharreko lagunarekoa bertan behera geratu da.
Uztailak 19
> Osasunaren kezka handitzen ari da Tokion. Olinpiar Jokoetako lehiaketa hasteko bi egun bakarrik falta direnean, hiri olinpikoan ere pandemia da hizketagai nagusia.
Uztailak 16
> Alex de Miñaur tenis jokalari australiarra Tokioko Olinpiar Jokoetatik at geratu da covid-19an positibo emateagatik. Azken bi asteetan egindako PCR testek horrela baieztatu dute eta.
Uztailak 13
Gironako futbol taldeko hiru jokalarik positibo eman dute entrenamenduetara bueltatu baino lehen egindako probetan. Horrela iragarri du gaur goizen klubak.
Uztailak 11
> Positiboak Athleticen:
Jon Morcillo Athletic Clubeko jokalariak eta Bruno Uria talde zuri-gorriko lantalde teknikoko analistak positibo eman dute gaur Lezaman egin zaien antigenoen proban, Bilboko taldeak baieztatu duenez.
Athleticek gaineratu duenez, kutsatuak "osasun egoera onean daude eta isolamendu protokoloa betetzen ari dira". Horrez gain, azaldu du gainerakoei egin zaizkien antigenoen proben emaitzak "negatiboak" izan direla.
Bi kasu horiek Mikel Vesgarenari gehitu behar zaizkio; izan ere, jokalari gasteiztarrak positibo eman zuen asteazkenean, denboraldi-aurrea hasi baino lehen, lehen taldeko kideei egindako PCR testetan.
Uztailak 8
> Japoniako Gobernuak Tokion larrialdi egoera berrezartzea erabaki du uztailaren 13tik abuztuaren 22ra. Hori dela eta, ez da ikuslerik egongo harmailetan Tokioko Olinpiar Jokoetan.
Uztailak 6
> Athletic: astelehenean COVID-19a atzemateko lehen taldeko jokalariei eta haiekin egunero harremanetan dauden klubeko langileei egindako probek positibo bakarra eman dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak jarraituz, positibo hori etxean dago, ondo eta sintomarik gabe. Mikel Vesgak sareetan baieztatu egin du bera dela kutsatutako jokalaria.
Bestalde, beste bi pertsona konfinatuta daude joan den astearen hasieratik, Lezamara bueltatzeko PCR probak egiteko zain.
> Eibarrek atzo egin zuen bere denboraldi-aurreko lehen lan saioa eta gaur jakitera eman du hiru kutsatu daudela koronabiruseagatik. Lehen taldeko jokalari bat eta bigarren taldeko beste bi omen dira.
> Australian jokatu behar ziren Bat Formulako eta Motoziklismoko lasterketak bertan behera geratu dira koronabirusaren pandemiagatik. Bat Formulako Sari Nagusia azaroaren 21ean jokatu behar zen eta motorren lasterketa 24an.
Uztailak 5
Alavesek bi positibo atzeman ditu bere jokalarien artean, denboraldi-aurreko lehen probetan.
Ekainak 15
> 41 kutsatu antzeman dituzte Amerika Kopan. Brasileko Osasun Ministerioak iragarri du albistea eta kutsatuen artean jokalariak, hainbat delegazioko kideak eta txapelketan bertan lan egiten duten langileak daude.
Venezuela, Kolonbia, Bolivia eta Peruko selekzioetan aurkitu dituzte koronabirus kasu gehienak.
Ekainak 9
> Osasun Ministerioak ekainaren 11n hasiko den Eurokopan lehiatuko den Espainiako selekzioko jokalariak eta talde teknikoa txertatzea erabaki du, txapelketa hasi aurretik. Hala jakinarazi du Carolina Darias osasun-ministroak asteazken honetan. Espainiak ekainaren 14an jokatuko du estreinako partida. Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten kirolarien antzerako prozesa eramango du aurrera Espainiako Gobernuak, futbol selekzioko kideekin. Selekzioko jokalari eta teknikariek Pfizer txertoa jasoko dute.
> Espainiako selekzioko jokalari eta talde teknikoko kideek emaitza negatiboak eman dituzte covid-19 koronabirusa antzemateko probetan.
Diego Llorente, beste positibo bat Espainiako Selekzioan
Suediako futbol selekzioan Dejan Kulusevski eta Mattias Svanberg jokalariek positibo eman dute Covid-19an eta ondorioz Federazioan neurriak zorroztea erabaki dute kasu gehiago izan ez daitezen.
Ekainak 7
Sergio Busquetsek, positibo, Eurokopa hasteko 8 egunen faltan
Maiatzak 5
> Iñigo Lekuek positibo eman du covid-19an. Athleticeko jokaria etxean dago eta osasun egoera onean.
Maiatzak 3
> Athletic taldeko Dani Garcia etxean geratu da eta ez du Sevillaren kontrako partida jokatuko Sanchez Pizjuan futbol-zelaian. Harreman estu bat kutsatuta dago eta ondorioz konfinatuta geratu behar da.
Apirilak 28
> Bilbao Basketeko taldean koronabirus beste kasu bat antzeman da
Apirilak 26
> Dagoeneko bost dira Baskoniako positibo kasuak. TD Systems Baskoniak beste koronabirus kasu bat izan du astelehen honetan bere taldean, entrenamenduetara itzuli aurretik egindako azken proben ostean. Hartara bost dira antzemandako positiboak azkenaldian.
Klubak jakinarazi duenez, "kutsatuak, ezarritako protokoloari jarraituz, bakartuta daude euren etxeetan, eta Baskoniaren osasun-zerbitzuek haien bilakaera gainbegiratzen dute egunero".
> Realak zenbait covid kasu antzeman ditu emakumezkoen lehen taldean, eta, hartara, bertan behera utzi ditu emakumezkoen lehen eta bigarren taldeetako entrenamenduak. Jokalariak euren etxeetan daude "isolatuta".
Apirilak 24
> RETAbet Bilbao Basket Valentziara joan da igandean Valentzia Basketen aurka jokatzeko, ostiralean egindako PCR probek negatibo eman ostean. Ostiralean bi positibo antzeman zituzten talde bilbotarrean eta igandeko partida airean zegon gainontzeko jokalariei egindako proben emaitzen zain.
Apirilak 23
> RETAbet Bilbao Basketen lehen taldean "bi positibo" antzeman dituzte Covid-19agatik, klubak berak aditzera emandkaoaren arabera. Bilbotarrek igandean jokatzekoak dira, Endesa Ligan, Valentzia Basketen aurka. Bi positiboen ondorioz, "lehen taldeko gainontzeko jokalariei probak egingo dizkiete ostiral honetan bertan".
Apirialk 19
> Athletic Clubek antigenoko probak egin ditu gaur Lezaman eta bertan Lucia Garcia jokalariak positibo eman du coivd-19an.
Apirilak 17
> TD Systems Baskoniak taldean koronabirus kasu bat antzeman duela iragarri du. Horrek ez du San Pablo Burgosen aurka jokatuko duten partidan eraginik izango, gainontzeko taldekideek negatibo eman dutelako egindako azken probetan.
Apirilak 14
> Javier Aguirre Monterreyko Rayadoseko entrenatzailea taldetik at utzi dute Covid-19agatik bete beharreko isolamendua ez egitea edo jarraitzeagatik.
Apirilak 13
> Endesa Liga: Bilbao Basket-Fuenlabrada, atzeratuta Madrilgo taldean eman diren positiboengatik
Apirilak 8
> Roland Garros tenis txapelketa astebete atzeratzea erabaki dute. Horrela, lehia maiatzaren 30ean hasi eta ekainarean 13an amaituko da. Helburua, ahalik eta ikusle ghien hartzeko aukera izatea da, kopurua covid-19aren ondorioz mugatuta dagoelako.
Martxoak 26
> Kern Pharman 2 kutsatu daudela covid-19arekin iragarri du gaur taldean. Ondorioz, Kataluniako Itzulia uztea erabaki dute.
Martxoak 24:
> Baieztapen ofiziala falta den arren, 2021eko Paris-Roubaix lasterketa ez da apirilaren 11n egingo aurreikusita zegoen bezala, Frantziak bizi duen pandemiaren bilakaerarengatik.
Martxoak 20
> Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoek ez dute atzerriko ikuslerik hartuko.
2020ko Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak uztailaren 23tik 2021eko abuztuaren 8ra bitartean egingo dira, eta ez dute Japoniatik kanpoko ikuslerik hartuko, koronabirusa hedatzea saihesteko neurri gisa, antolatzaileek larunbat honetan baieztatu dutenez.
Japoniako agintariek Nazioarteko Batzorde Olinpikoari (NOB) eta Batzorde Paralinpikoari jakinarazi dietenez, "oso litekeena zen ezin bermatu ahal izatea munduko herrialde guztietatik etorritako jendea herrialdean sartzea", pandemiaren eraginez bidaiatzeko dauden zailtasunak direla eta.
Horren harira, Batzorde Antolatzaileak azaldu du neurri horrek "Joko seguruak" bermatuko dituela "parte-hartzaile guztientzat zein japoniar publikoarentzat".
Martxoak 6
> Kataluniako Voltaren 100. edizioa "burbuila" eran jokatuko dute txirrindulariak, taldeetako langileak eta antolatzaileak isolatuta egoteko, eta irteerak eta iritsierak ikusletrik gabe egingo dira. Lasterketa martxoaren 22tik 28ra jokatuko da.
Martxoak 4
> Andaluzia Bike Race by Garmin mendi-lasterketa ez da apirilaren amaieran jokatuko. Binaka egiten den proba hau maiatzaren 17tik 22ra jokatuko da parte-hartzaileen joan-etorriak errazteko.
Martxoak 2
> Milenko Savovic Partizaneko eta Granadako saskibaloi jokalari ohia koronabirusak jota hil da, Sportski Zurnal kirol-egunkariak gaur iragarri duenez. Serbiarrak 61 urte zituen.
Martxoak 1
> World Padel Tour (WPT) txapelketako 2021eko denboraldia apirilaren 5ean hasiko da, Adeslas Madril Irekiarekin WiZink Centerren. Urteko lehen txapelketak zaleak izango ditu harmailetan.
Otsailak 26
> Lasterketak, txertoa jarrita duten pertsonentzat soilik
Otsailak 22
> UAE Tourra: Positibo batek lasterketatik at utzi du Van der Poelen taldea
Otsailak 19
> Flandriako klasikoa, "ateak itxita". Thomas Van Den Spiegelek, Flanders Classic enpresako zuzendariak, aurtengo Flandriako klasikoak aurreikusitako datetan jokatuko direla iragarri du, baina, bide batez, zalerik gabeko lasterketak izango direla esan du.
Otsailak 18
> Bigarren B Mailako 17. jardunaldiko Bilbao Athletic - Leioa partida atzeratu egin dute Leioako klubean covid-19arekin lotutako kasuen ondorioz.
Otsailak 17
> Lointek Gernika Bizkaiak COVID-19ko kasu positiboak aurkitu ditu atzo egindako PCR probetan.
> Movistar Estudiantes eta Araski taldeek jokatu behar zuten partida bertan behera geratu da pandemiaren ondorioz.
Otsailak 15
> Super Amara Bera Berak ligako hurrengo bi neurketak, otsailaren 18an eta 20an jokatu behar zituenak, atzeratzea eskatu du, lehen taldeko entrenamenduetan parte hartu ohi duen jubenil batek positibo eman baitu covid-19an. Hori dela eta, Donostiako taldeko kideek probak egin beharko dituzte eta bakartuta egon beharko dute.
> Gipuzkoako taldeak Lanzarote - Puerto del Carmen taldearen aurka jokatu behar zuen ostegun honetan Josean Gasca kiroldegian, 10. jardunaldiari dagokion atzeratutako lehian. Larunbatean, berriz, Santanderrera joateko asmoa zuen, Unetlantico Peredaren etxean 12. Jardunaldiko norgehiagoka jokatzera.
Otsailak 12
> Tenisa. Montecarloko Masters 1.000 txapelketa ateak itxita jokatuko da azkenean. Apirilaren 10etik 18ra bitartean izango da.
Otsailak 9
OFIZIALA: Realak eta Unitedek Turinen jokatuko dute Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida otsailaren 18an; izan ere, covid-19aren eraginez, debekatuta dago Erresuma Batutik datozen hegaldiak Espainian sartzea.
Otsailak 6
> Peter Saganek positibo eman du covid-19an Kanaria Handian egiten ari den denboraldi-aurreko egonaldian. BORA-Hansgrove taldeak aditzera emandakoaren arabera, Peter Saganek, Juraj anaiak eta Erk Baskaka positibo eman dute Kanaria Handiko egonaldian.
Otsailak 5
> Reala Manchester Uniteden aurka jokatzeko ordezko zelaiak aztertzen ari da, otsailaren 18rako aurreikusitako partida Reale Arenan jokatzea ezinezkoa den kasurako. Erresuma Batuko hegaldiek sarrera mugatua dute Espainian, covid-19aren aldaera britainiarraren hedapena gelditzeko.
Otsailak 5
> 23 urte azpiko Nafarroako Pistako Atletismo Txapelketa ez da Donostiako belodromoan egingo Eusko Jaurlaritzak baimena ez duelako eman koronabirusagatik. Azkenean lehiaketa igandean egingo da Iruñeko Larrabiden.
Otsailak 4
> Newcastle United taldeko Joelinton jokalariari isuna jarri diote ilea mozteagatik. Jokalariak sareetan jarri zuen argazkia ile-apaindegian zegoela konfinatuta egon behar zen momentuan. Klubak 200 libra ordaintzera behartu du.
Otsailak 1
> Gianni Infantinoren esanetan, estadioak beteta egongo dira Qatarko Munduko Txapelketan. Gianni Infantino FIFAko presidenteak uste du 2022an Qatarrek hartuko duen Munduko Txapelketan "estadioak beteta" egongo direla, koronabirusa "iraganaren parte" izango delako. Bestalde, baztertu egin du futbolaren mundua "lehentasunezko taldea" izango denik txertaketari dagokionez.
"Datorren urtean Qatargo Munduko Txapelketan estadioak beteta izango ditugu. Covid-19a garaitua izango dugu ordurako, iraganeko kontua izango da, eta denok jakingo dugu berarekin bizitzen. Munduko Txapelketa sinestezina izango da", adierazi du Infantinok, FIFAk eta Munduko Osasun Erakundeak (MOE) txertoak mundu guztiarentzat eskuragarri egon daitezen bultzatzen duen kanpainaren aurkezpenean.
> Tebasen aburuz, otsailean kutsatzeak jaitsiz gero, baliteke apiril-maiatzean "estadioetan egotea". Javier Tebas LaLigako presidentearen ustez, posible izango litzateke futbol profesionaleko zelaietara "apirilean edo maiatzean itzultzea", baldin eta "otsailean txertaketek gora egiten badute eta kutsatze mailak behera egiten badu". "Datozen bi edo hiru asteetan pandemiak duen bilakaeraren arabera izango da", zehaztu du.
Urtarrilak 30
> Athleticeko Iñigo Vicente jokalariak positibo eman du covi-19an: Jokalaria etxean bakartuta zegoen jada, positibo batekin harreman estua izateagatik eta horrela jarraituko du, protokoloek agintzen dutena betetzeko.
Urtarrilak 29
> Zuazo Eskubaloiko taldean 9 jokalarik eta staffeko kide batek positibo eman dute covid-19an.
Urtarrilak 27
> Ostegunean Primera Iberdrola Ligako 17. jardunaldian Athleticek eta Bartzelonak jokatu behar zuten partida atzeratzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak, talde zuri-gorriko jokalari batek positibo eman baitu covid-19a atzemateko proban, Athleticek jakinarazi duenez.
Urtarrilak 26
> Santander Ligak FFP2 maskarak erabiltzera behartuko du hilaren 29tik aurrera. Beraz, futbol-zelaietako langile guztiek maskara horiek izan beharko dituzte bertara sartu ahal izateko.
Urtarrilak 25
> Eskubaloiko Erreginaren Kopako Zuazo - Guardes kanporaketa atzeratu egin da Barakaldoko taldeko kide batek positibo eman duelako. Partida urtarrilaren 27an, asteazkenean, zen jokatzekoa. Positiboaren eraginez, zuazotarrek gutxienez hamar eguneko koarentena gorde beharko dute, eta, ondorioz, ezinezkoa izango da joaneko partida (asteazkenerako aurreikusita zegoena) zein itzulerakoa (larunbaterako aurreikusita zegoena) jokatzea.
> Nacho Fernandez Real Madrileko jokalariak positibo eman du. Nacho bere etxean zegoen duela egun batzuetatik, birusak kutsatutako senide batekin kontaktua izan ostean. Nachoz gain, Zinedine Zidane entrenatzaileak ere ezin izan zuen larunbateko Alavesen aurkako norgehiagokan parte hartu, hura ere kutsatuta baitago.
Urtarrilak 23
> Normandiako Itzuliko antolatzaileek larunbat honetan jakinarazi dute 2021eko edizioa bertan behera uztea erabaki dutela. Martxoaren 22tik al 28ra zen jokatzekoa.
Urtarrilak 22
> Andaluziako Itzulia atzeratu dute osasun segurtasunagatik. Lasterketa otsailaren 17tik 21era zen korritzekoa, eta orain maiatzaren 24tik 28ra jokatzea aztertzen ari dira.
> 2. B Mailako Barakaldo taldeak jakinarazi duen bezala, "dauden ezinbesteko egoerak direla eta, hau da, Covid-19ko kasu positibo baten ondorioz plantillaren etxeko konfinamendua, larunbat honetan, urtarrilaren 24an, 17: 00etan, jokatu behar zen Barakaldo CF eta CD Laredo- en arteko norgehiagoka ATZERATU egin du Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak".
> Japoniako Gobernuak udako Olinpiar Jokoak bertan behera utziko dituela iragarri zuen bart The Times egunkariak. Pandemiagatik segurtasuna ezin bermatzea da arrazoi nagusia.
Urtarrilak 20
> Ohar batean Baiko Pilota enpresak jakinarazi du Asier Agirre eta Jon Ander Peña konfinamendu egoeran daudela SARS-CoV-2-eko test batean positibo eman zuen pertsona batekin harreman estuan egon zirelako.
Urtarrilak 17
> Helvetia Anaitasunko zortzi jokalarik positibo eman dute koronabirusean eta ondorioz klubeko aktibitate guztia bertan behera geratu dira.
Urtarrilak 14
> Andy Murray tenislari britainiarrak ez du Australiako Irekian parte hartuko, koronabirusean positibo eman duelako. Denboraldiko lehen txapelketa handia otsailaren 8an hasiko da.
>Nazioarteko Bilbo-Bilbo txirrindulari lasterketaren antolatzaileek 32. edizioa atzeratzea erabaki dute. Martxoaren 14an jokatu behar hasiera batean, baina irailerako utzi dute.
Urtarrilak 13
> Joan den urtarrilaren 11n Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordeak hartutako neurri berrien artean, kirol federatua berriro martxan jartzea dago.
Hala, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretuak jasotzen duenez, kirolari federatuek entrenatu eta lehiatu ahal izango dute azken 14 egunetan covid-19aren kasu positiboen tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten udalerrietan.
Urtarrilak 11
Valentziako Futbol Federazioak bertan behera utzi ditu lehiaketa guztiak urtarrilaren 31ra arte. Egungo osasun egoeraren ondorioz hartu dute erabakia.
Urtarrilak 8
> UAE Fly Emirates txirrindularitza taldea, nazioarteko lehenengo kirol-taldea txertoa hartzen
We are the first professional cycling team to receive the Covid-19 vaccine.
¿¿ Take a look at some of the photos from Abu Dhabi. @G42ai #UAETeamEmirates #RideTogether #BringLifeBacktoLife pic.twitter.com/CvUaMwlPjc
Urtarrilak 7
> Marcelo Nicola entrenatzaileak positibo eman duela jakinarazi du Acunsa GBC taldeak. Marcelo Nicolak positibo eman du koronabirusagatik taldeari egindako azken probetan. Nicola "ondo" dago eta isolatuta, protokoloek diotena betez.
Abenduak 29
> Binakako Txapelketa publikorik gabe jokatuko da momentuz
> BIDEOA: Koronabirusaren urtean diziplina desberdinetan gailendu diren euskal kirolariak
Abenduak 28
> BIDEOA: Emakumeen futbola koronabirusaren urtean
Abenduak 25
> NBAk Ligako 30 taldeei ohartarazi die debekatuta dutela onartu berria den koronabirusaren aurkako txertoa bilatzea eta erakunde bakoitzeko kideei ematea (jokalariak barne), osasun publikoko jarraibideak ezagutu baino lehen, horiek erabiltzeari lehentasuna emateko.
> Manchester Cityko Gabriel Jesus eta Kyle Walker, positibo koronabirusagatik.
Abenduak 24
> FIFAk 2023ra arte atzeratu ditu 2021ean jokatzekoak ziren Indonesiako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa eta Peruko 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa.
Abenduak 23
> Belgikako futbol txapelketak besarkatzen diren jokalariei txartela horiarekin zigortzea mahaigaineratu du.
> BIDEOA: Futbola koronabirusaren urtean
Abenduak 22
> Bideoa: Saskibaloia koronabirusaren urtean
Abenduak 21
> Bideoa: Arrauna koronabirusaren urtean
Abenduak 20
> Bideoa: Txirrindularitza koronabirusaren urtean
Abenduak 17
> Teniseko Australiako Irekiak, denboraldiko lehen txapelketa handiak, hilabeteko atzerapena izango du. ATPk gaur iragarri duen bezala otsaileko bigarren astean jokatuko da aurten.
Abenduak 8
> UEFA Europa Ligako Vila-real CF eta Qarabag FK partida bertan behera geratu da. Ostegunean jokatu behar zen seigarren jardunaldiko partida, baina Qarabag taldean hainbat kutsatu omen daude eta atzeratu egin da neurketa.
Abenduak 7
> NBAk koronabirusaren protokoloa jarraitzen ez duenari gogor zigortuko duela iragarri du
> Trail Blazers taldeak bere instalazioak itxi egin ditu covid-19agatik.
Abenduak 5
> Iruñeko proba besterik ez da egingo Euskal Herriko ziklo-kros egutegian koronabirusaren pandemiaren eraginez.
Abenduak 4
> Xavier Espot Andorrako Gobernuko buruak eskiko pistak urtarrilera arte ez direla irekiko iragarri du. Denboraldia bermatu ahal izateko itxarotea komeni dela argitu nahi izan du.
Abenduak 2
> Sergi Roberto Bartzelona jokalariak positibo eman du Covid-19an eta bere etxean dago konfinatua. Azaoan Atletico Madrilen kontrako partidan lesionatu egin zen eta oraindik errekuperatzen ari da katalana.
> NBAko jokalarien nahia entrenatzera bueltatzea da. Bi hilabeteko atzerapena egon da, baina erronka normaltasunean lehiatzea da, halere, Covid-19agatik kutsatutako hainbat kasu daude eta egunerokoan eragin handia izaten ari da
Abenduak 1
> Lewis Hamilton pilotu britainiarrak positibo eman du covid-19an eta ez du parte hartuko asteburu honetako Sakhirreko Sari Nagusian, Bahrainen. Munduko Txapelketa zazpi aldiz irabazi duen gizona konfinatuta dago.
> Saudi Arabian jokatzeko arriskuan dago Superkopa
Azaroak 29
> 2020ko Tokioko Joko Olinpikoen atzerapenak 1.900 milioi dolarreko gainkostua eragingo du, Japoniako hedabideek igande honetan jakitera eman dutenez. Kostu gehigarri horrek ez du barne hartzen lehiaketa olinpikoetan koronabirus-infekzioak saihesteko hartuko dituzten neurriek sortuko duten gastua.
Aurtengo Joko Olinpikoak uztailaren 24an hasi behar ziren, baina 2021eko uztailaren 23ra arte atzeratzea erabaki zen, pandemiaren hedapenaren aurrean.
> NBAk segurtasun neurri zorrotzak ezarri ditu denboraldi berriari begira COVID-19a dela-eta. Orlandoko burbuilaren esperientzia errepikatzea baztertu ostean, taldeek herrialde osoan zehar bidaiatzen hasi beharko dute.
Segurtasun-protokolo berrien arabera, jokalari batek koronabirusean positibo ematen badu, itzultzeko baimena lortzeko bi modu izango ditu: hasierako proba positibotik edo sintomak hasi zirenetik gutxienez 10 egun isolatuta egotea edota 24 orduren buruan egindako bi PCR probatan emaitza negatiboa ematea.
Azaroak 27
> Europako Batzordeak gogoratu nahi izan du Europar Batasunako herri bakoitzak erabaki beha duela zer egin euren eski-estazioekin, zabaltzen dituen ala itxita jarraitzen duten. Halere, zuhurtasunez jardutearen gomendioa bota dute ere koronabirusaren hirugarren olatu bat egon ez dadin.
Azaroak 26
> Jarduera federatua eta eskola kirola bueltatzea eskatu dute
Azaroak 25
> Premier League: Ingalaterrako futbolzaleak abenduan itzuli ahalko dira zelaietara
Azaroak 23
> Manu Garcia, positibo Covid-19an
Azaroak 17
> Bertan behera Punta Galea Challengea, olatu handiko surf txapelketa
Azaroak 13
> Jokin Ezkieta Athleticeko atezainak positibo eman du COVID-19an
Urriak 30
> Down Under Tourra eta Cadel Evans lasterketak, bertan behera pandemiagatik
Irailak 29
> Amstel Gold Race, bertan behera
Abuztuak 21
> Tourrak lasterketatik kanpo utziko ditu bi koronabirus positibo dituzten taldeak
Abuztuak 19
> Baskoniako bigarren kasu positiboak negatibo eman du bigarrenez
Uztailak 9
> Bertan behera geratu dira Donostiako "Onditz Memoriala' eta Emakumezkoen Triatloia. 2021ena jokatuko dira.
> Gipuzkoan detektatutako COVID-19 gaitzaren agerraldiek, azkena oraindik ere aktiboa eta fokua Ordizian duena, Donosti Cup txapelketa bertan behera geratzea behartu dute. Duela 28 urtetik uztailean Donostian egiten den oinarrizko futbolaren nazioarteko txapelketarik garrantzitsuenetakoa bat.
Uztailak 8
> Ryder Cup txapelketa 2021eko irailera atzeratu dute.
> Real Madril taldeko Luka Jovic jokalaria bere etxean geratu beharko da bakarturik nahiz eta negatibo eman koronabirusean. Bere lagun batek positibo eman du eta horregatik hartu dute neurri hori.
Uztailak 7
> Carlota Cigandak positibo eman du koronabirusean
> Pandemiak 4000 milioi euroko galerak eragin ditu Europako Kluben Elkartearen arabera. ECAk (European Club Association) astearte honetan plazaratutako txostenaren arabera, Europako 55 federazioetan izena eman duten klubek 1600 milioi euro inguru utziko diote jasotzeari aurtengo denboraldian, eta beste 2400 milioi euro datorren denboraldian.
Uztailak 6
> NBAko Milwaukee Bucks taldeak bere instalazioak itxi egin ditu. Aurreko ostiralean koronabirusa antzemateko frogak egin eta emaitzak jaso ondoren.
> Parisko Maratoia berriro atzeratu egin dute. Urriaren 18an jokatuko zela iragarri eta gero, orain azaroaren 15ean izango dela esan dute antolatzaileek.
Uztailak 2
> NBAk bederatzi positibo jakinarazi ditu bere jokalarien artean. NBAk eta AEBko Saskibaloi Jokalarien Elkarte Nazionalak (NBPA) iragarri dutenez, bederatzi jokalari gehiagok eman dute positibo COVID-19 gaitzarengatik ekainaren 24tik 29ra egindako probetan. Beraz, dagoeneko 25 kirolari kutsatu dira testak egiten hasi zirenetik. NBAko denboraldi erregularra 22 talderekin hasiko da uztailaren 30ean Walt Disneyk Orlandon (Florida) dituen instalazioetan.
> Roland Garros publikoarekin jokatuko da, baina kopuru mugatuarekin. Roland Garroseko hurrengo edizioa irailera atzeratu behar izan zuten koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Hala, Frantziako Tenis Federazioak (FFT) ostegun honetan adierazi duenez, lehiaketa publikoarekin egingo da, baina ikusle kopurua edukiera osoaren % 60 baino gutxiago izan beharko da.
> Novak Djokovicek negatibo eman du test batean eta koronabirusa gainditu du. Novak Djokovic tenislari serbiarrak esan du negatibo eman duela PCR test batean eta, hartara, gainditutzat jo du beste tenislari batzuekin batera Adria Tour txapelketa polemikoan harrapatu zuen COVID-19 gaitza.
Ekainak 29
> Bundesligak urriaren 5era arte luzatu du fitxaketa epea. Horrela, UEFAren gomendio bat jarraitzen du, federazioei data hori udako fitxaketa aldiaren azken eguna izan zedila eskatzen ziena. Izan ere, urriaren 6an amaituko da Txapeldunen Ligako eta Europa Ligako multzoen fasean jokalariak izena emateko epea.
> Urriaren 11n izango da Gasteizko Ironmana, antolatzaileek astelehen honetan iragarri dutenez. Uztailaren 12an jokatzekoa zen proba, baina bertan behera geratu zen, koronabirusak eragindako pandemiagatik.
Ekainak 26
> Davis Kopako finalak 2021era atzeratu dira. 2020ko denboraldiko Davis Kopako finalak, azaroaren 23tik 29ra Madrilen jokatzekoak zirenak, ez dira aurten izango urtebetez atzeratu baitituzte. Hala, 2021eko azaroaren 22tik 28ra jokatuko dituzte.
> Japan Cup txirrindularitza lasterketa bertan behera geratu da. Denboraldietako azken proba izaten da eta aurten urriaren 18an jokatu behar zen, baina antolatzaileek ez dela egingo iragarri dute.
Ekainak 25
> Atzeratu egin dute Portugalgo itzuliko 82. ekitaldia. Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra bitartean zegoen aurreikusita, baina antolatzaileek atzeratu egin dute, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz, hura egiteko baldintza egokiak betetzen ez direla iritzita.
Ekainak 24
> Segurtasun neurri zorrotzak esku pilotaren itzulera egunean
Ekainak 23
> Djokovicek positibo eman du koronabirusean
Ekainak 19
> RCD Espanyolek estadioetan publikoa egoteko protokoloa aurkeztu du. Talde txuri-urdinak bere estadioaren edukieraren heren bateko edukiera proposatu du. Erakundeak ohar batean azaldu duenez, "erabat bermatuta dago osasun agintariek ezarritako protokolo guztiak betetzea eta segurtasuna bermatzea".
> Errusiako liga zaleekin hasi da. Errusiako futbol liga ostiral honetan hasi da, hiru hilabeteko etenaldiaren ostean, Akhmat eta Krilia Sovétov taldeen arteko partidarekin (2-4). Etxeko taldeak publikoaren babesa izan du, Errusiako Futbol Batasunak % 10eko edukiera egotea onartu baitu. Etxeko klubaren arabera, 4.200 jarraitzaile baino gehiago joan dira Samara Arenara (42.000 eserleku) taldea animatzera.
Ekainak 18
> Tokioko Tenis Txapelketa, urriaren 5etik 11ra bitartean jokatu behar zena, bertan behera geratu da, koronabirus infekzioen bigarren bolada baten inguruko kezka dela eta, antolatzaileek adierazi dutenez. Aipatu txapelketa Novak Djokovic serbiarrak irabazi zuen iaz.
> Kritikak Napoliko pilaketengatik, Italia Kopako garaipenaren ostean. Napolin (Italia hegoaldea), bere futbol taldeak Italia Kopa irabazi zuelako ospakizunak egin dituzte, eta, milaka lagun izan dira kaleetan, inolako segurtasun-distantziarik gabe. Ranieri Guerra Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendariordeak arduragabetzat jo ditu napolitarrak, euren jarrerarengatik.
> Positibo bat Premier League txapelketako bederatzigarren test-txandan. Premier Leaguek ostegun honetan iragarri duenaren arabera, koronabirusaz kutsatutako positibo bakarra antzeman du, lehiaketako hogei klubetako jokalariei eta langileei egindako bederatzigarren test-txandan. Guztira, 1.541 pertsonari egin diote azterketa bederatzigarren bolada honetan.
Ekainak 17
> Emakumezkoen Txapeldunen Ligako 8ko final-fasea Donostian eta Bilbon jokatuko dute
> Txapeldunen Ligako finala abuztuaren 23an jokatuko da, Lisboan
Ekainak 16
> Eusko Label eta Euskotren Ligak uztailaren 4an hasiko dira
>>> Normaltasunera buelta, hainbat kirolen hasierarekin <<<
Ekainak 12
Bat Formulako arduradunek 2020ko egutegiari forma ematen jarraitzen dute. Gaur Japoniako, Singapurreko eta Azerbaijaneko Sari Nagusiak ez direla egingo esan dute; momentuz zortzi lasterketa egingo dira eta guztiak Europan izango dira, lehenengoa uztailean Austrian Red Bull Ring zirkuituan.
Ekainak 11
> Bilbo eta San Mames argiztatuta Liga bueltatzen delako
> Baskoniak bertan behera utzi du 2020ko Nazioarteko Kanpusa. Prentsa ohar baten bitartez aukera guztiak aztertu dituztela esan dute, baina edozein kutsadura ekiditeko aurten ez da egingo.
> Mexikoko Futbol Ligak uztailaren 24an bueltatuko dela esan du, bai gizonezko eta emakumezko txapelketekin. Partidak ateak itxita izango dira abendura arte.
Ekainak 10
> Michael O'Neill Stoke Cityko entrenatzaileak positibo eman du eta Covid-19a duela iragarri dute agiri baten bitartez. Orain isolatuta egon behar da 10 egun. Premierreko txapelketa hamar egun barru hastea espero da.
> NASCAR lasterketak zaleekin bueltatuko omen dira. Igandean Miamin jokatuko den Dixie Vodka 400 proba lehenengoa izango da.
Ekainak 9
> Aitor Elizegi, kezkatuta osasun-krisiak Athleticen ekonomian izango duen eraginagatik
> Britainia Handiko lasterketa, Rallietako Munduko Txapelketako azken aurreko proba, bertan behera utzi dute koronoabirusaren pandemiagatik. Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean jokatu behar zen, baina nazioarteko bidaien zailtasunak direla eta hartu dute erabakia.
Ekainak 8
> Aste honetan futbola bueltatuko da
> Zeelanda Berriko Osasun Ministerioak COVID-19ko kasurik ez dutela baieztatu egin du eta azken 48 ordutan kutsaturik ez dituztenez izan murriztapenik ez dituztela izango esan dute ere, beraz, futbol-zelaietara zaleak sartu ahal izango dira.
Ekainak 5
>Tokio 2020ko antolakuntzaren zuzendari batek hurrengo urteko martxoak arte ezin izango dutela baieztatu 2021ean Olinpiar Jokoak egingo diren ala ez adierazi du.
Ekainak 4
> Espanyolek protokolo bat prestatu du estadioan jendea sartzeko.
> Emakumezkoen Norvegiako Itzulia bertan behera geratu da. Abuztuaren 13tik 16ra zen ospatzekoa.
> THW Kielek eskubaloiko Bundesligako txapeldunaren garaikurra jaso du, ateak itxita
> Txinako saskibaloi txapelketa ekainaren 20an hasiko da berriro, bost hilabeteko etenaldiaren ostean.
> PGA Tourrek koronabirus probak egingo dizkie jokalariei partida jokatuko den tokian bertan. Probak jokalarientzat, kaddieentzat eta funtsezko langileentzat izango dira. Horrela egingo dute datorren astean, ekainaren 11n, lehiaketa berriro martxan jartzen denetik denboraldia amaitu arte.
Ekainak 3
> Chase Carey Bat Formulako presidenteak pilotu batek koronabirusean positibo ematen badu lasterketa ez dela bertan behera geratuko esan du. Bere ordez taldeko bigarren pilotua jarriko da autoan.
> NBAko finalaren zazpigarren partida urriaren 12an jokatuko lirateke. Hurrengo denboraldiko Ligako formatua aldatu daiteke 22 talderekin eta hasteko eguna uztailaren 31a izan daiteke.
Ekainak 2
> Agustin Cardozo Club Atletico Tigre taldeko jokalariak COVID-19a du. Aurrenekoa da Argentinako futbol profesionalean.
Ekainak 1
> MotoGPko Japoniako Sari Nagusia bertan behera geratu da, horrela iragarri dute FIM-ek, IRTA-keta Dorna Sportsek. Lasterketa urriaren 16tik 18ra jokatu behar zen.
Maiatzak 29
> Suediako futbol txapelketa hemendik bi astera hasiko da. Gobernuak ateak itxita jokatzeko baimena eman du, beraz, ekainaren 14an Suediako Liga jokoan izango da ere-
> Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak (FIM), Taldeen Elkarteak (IRTA) eta Dorna Sports munduko txapelketa antolatzen duen enpresak beste bi Sari Nagusi ez direla jokatuko iragarri dute. Beraz, Britainia Handiko eta Australiako Sari Nagusiak bertan behera geratu dira.
> Bostongo Maratoia ez da aurten jokatuko koronabirusaren pandemiagatik. 124 edizio jokatu dira jarraian eta lehenengo aldia izango da bertan behera geratuko dela. Irailaren bigarren astea proposatu dute egiteko, baina ez dago batere argi.
Maiatzak 28
> Half Triathlon Pamplona Iruña ekitaldiaren seigarren edizioa bertan behera gertu egin zen eta antolatzaileek data jarri diote jada: irailaren 19an jokatuko da.
> Endesa Liga ekainaren 17tik 30era bitartean jokatuko da. Aukeratutako egoitza Valentzia da.
Maiatzak 27
> Australiako Errugbiko Liga ostegun honetan hasiko da. COIVD-19agatik eten ondoren berriro ekingo diote lehiaketari-
Maiatzak 26
> Patrick Ewing, New Yorkeko Knicks taldeko jokalari ohiak ospitalea utzi berri du astelehen honetan. COVID-10a izan du, baina zorionez sendatu egin da pibot famatua.
> Ingalaterrako Premier League txapelketako jokalariak %25 gehiago lesionatuko dira lehiaketa bueltatzen denean. Horrela esaten duZone7 enpresak argitaratutako artikulu batek.
Maiatzak 25
> Vincenzo Spadafora Italiako lehen ministroak Serie A txapelketa ekainaren 13an edo 20an izan daitekeela esan du. Azken erabakia aste honetan hartuko dela esan du ere.
Maiatzak 24
> Javier Tebas LaLigako presidenteak jakinarazi duenez, helburua da Santander Liga berriz astea ekainaren 11n
Maiatzak 23
> Pedro Sanchez Espainiako presidenteak adierazi du, Santander Liga ekainaren 8ko astean hasi ahalko dela
Maiatzak 22
> Flandriako Txapelketa bertan behera geratu da. Irailaren 18rako iragarrita zegoen aurtengo edizioa, baina seguritate kontuak direla eta 2021era arte ez da jokatuko.
> Asier Garitano (Alaves); "Liga itzultzearen alde bai; baina beranduago ahal bada"
> Javier Tebas LaLigako presidenteak lehiaketa osasun-aginteek uzten dutenean bueltatuko dela berretsi du; halere, bere nahia ekainaren 12an izaten jarraitzen du.
Maiatzak 21
> Koronabirusa dela eta Kopako finala bertan behera geratu da, ondorioz Aritz Adurizek ezin izango du jokatu bere agurra iragarri ondoren. Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak finala irabazten badute Adurizek gabarran ohorezko lekua izango duela iragarri du.
> 25 metroetan egiten den Igeriketako Munduko txapelketaren datak aldatu dira. 2021ko abenduaren 13tik 18ra bitartean egingo dira Abu Dhabi.
> Emakumezkoen Bundesliga maiatzaren 29an bueltatuko da Alemaniako Futbol Federazioak klubekin izandako bilera eta gero erabaki dute noiz hasiko duten lehiaketarekin.
>Elx futbol taldeak bere koloreekin egindako maskarak salduko dituztela iragarri egin du.
Maiatzak 20
> Txirrindularitzako Espainiako Txapelketa abuztuaren 19tik 21era jokatuko da Jaenen. Hasiera batean ekainean jokatu behar zen, baina koronabirusaren pandemiagatik bertan behera geratu egin zen. UCIk 2020ko egutegi berria iragarri zuen eta libre geratu zen data aukeratu dute lehiaketa jokatu ahal izateko.
Maiatzak 19
> Gavin St Pier Guernseyeko ministro nagusiak Premier League txapelketa irla batean amaitzeko proposamena egin du. Ingalaterra eta Frantzia artean dagoen Mantxako kanaleko uharte batean jokatzeak arrisku gutxiago duela esan du.
> Eskoziako Liga bertan behera geratu da eta Glasgowko Celtic da txapelduna
> Lehen Mailako bost euskal taldeek 10 jokalariz osatutako lantaldeetan entrenatu dute
Maiatzak 18
> Aurtengo udan ezin izango da Japoniako Fujiko mendi mitikoa igo. COVID-19aren zabalkundea eteteko mendiko lau bideak ixtea erabaki dute arduradunek.
> FC Seul taldeak barkamena eskatu du ligako azken partidan harmailetan panpin-sexualak (bideoa) jarri zituelako zaleak izango balira bezala.
Maiatzak 17
> Hamar jokalariz osatutako multzoetan entrenatu ahalko dute futbol talde profesionalek; LaLiga Santanderrekoek eta LaLiga SmartBankekoek.
Maiatzak 16
> Bundesliga itzuli da koronabirusaren pandemiak eragindako geldialdiaren ostean.
> Eusko Label eta Euskotren Ligetako arraunlariei test serologikoak egingo dizkiete maiatzaren 18tik aurrera.
> Realak taldearen koloreak eta armarria daramaten maskarak salgai jarri ditu
Maiatzak 15
> Alemaniako zaleak beldur dira Bundesligaren hasierarekin. %56ak uste du oso goiz dela oraindik eta onena itxarotea dela.
> Ironmaneko Munduko Txapelketa, Hawaiiko Ironmana bezala ezagutzen dena, bertan behera geratu da koronabirusagatik. 2020ko urrian jokatu behar zen Kailua-Konanen, baina ez jokatzea erabaki dute eta 2021era arte utzi dute.
Maiatzak 14
> Turkiako Besiktas taldeko hainbat lagunek koronabirusean positibo eman dutela baieztatu du klubak, tarten, Ahmet Nur Cebi presidentea dago. Testak entrenamenduetara bueltatu baino lehen egin dizkiete jokalari eta langile guztiei.
> Holandako kiroletako ministroak, Martin van Rijnek, atzera pausoa eman du eta orain futbola iraila baino lehen bueltatu daitekeela esan du.
> Realeko Alex Remiro entrenamenduekin hasi da denbora gehiago konfinatua egon eta gero
Maiatzak 13
> Italiako futbol taldeek ekainaren 13a jarri dute Serie A hasteko data bezala. Guztira hamabi jardunaldi falta dira eta Gobernuaren baimena baldin badute noiz hasi behar duten jakin badakite,
> Txirrindularitzako prestaketaren buru-hausteak
> Japonian 28 urteko sumo borrokalari bat koronabirusagatik zendu da; apirilaren hasieran ospitalean zegoen SARS-CoV-2 zuelako.
Maiatzak 12
> Josean Lekue (Athletic): Ezinbestekoa da segurtasun eta higiene baldintzak egoki betetzea
> Manchester City taldeko Raheem Sterling jokalariak berriro jokatzeko beldurrik ez duela esan du, halere, hain pronto hastea ez du oso argi ikusten.
Maiatzak 11
> David Tavares Benfica taldeko erdilariak positibo eman du COVID-19an.
> Premier Leagueren etorkizunaren inguruan Gobernu Britainiarrak ekainaren 1era arte ez dela kirol-ekitaldi profesionalik ospatuko esan du
Maiatzak 10
> Athletic taldea Lezaman izan da entrenatzen
> Javier Tebas LaLigako presidenteak ekainaren 12an hasi nahi du. Koronabirusaren pandemiak uzten badu lehenago hasi nahi dute txapelketarekin