Publizitatea
Itxi

2020/07/08

21:17

Beste kirolak

Koronabirusagatik

Ryder Cup txapelketa 2021eko irailera atzeratu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Irailaren 22tik 27ra zen jokatzekoa, baina koronabirusaren pandemiak eragotzi egin du.

  • Jon Rahm, Europako taldeak irabazi zuen Ryder Cup txapelketako partida batean

    Jon Rahm, Europako taldeak irabazi zuen Ryder Cup txapelketako partida batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ryder Cup txapelketaren antolatzaileek iragarri dutenez, Whistling Straits (Wisconsin, AEB) zelaiak hartu behar zuen lehiaketaren hurrengo edizioa urtebete atzeratuko da, koronabirusa dela-eta; hartara, 2021eko irailaren 21etik 26ra bitartean jokatuko da.

Atzerapen horren ondorioz, hurrengo urteetako Ryder Cup-ak ere urte bakoitietan jokatuko dira:

- 2023, Marco Simone Golf and Country Club (Erroma, Italia)
- 2025, Bethpage Black (Farmingdale, Nueva York, AEB)
- 2027, Adare Manor (Limerick, Irlanda)
- 2029, Hazeltine National Golf Club (Chaska, Minnesota, AEB)
- 2031, Europa (zehaztu gabe)
- 2033, The Olympic Club (San Francisco, AEB)
- 2035, Europa (zehaztu gabe)
- 2037, Congressional Country Club (Bethesda, Maryland, AEB)

Era berean, Presidents Cup txapelketa ere hamabi hilabetez atzeratuko da, eta, ondorioz, 2022ko irailaren 19tik 25era jokatuko da Charlotteko (Ipar Carolina, AEB) Quail Hollow Cluben.
"Wisconsingo mediku adituek eta agintari publikoek ezin izan digute ziurtatu milaka ikusle bilduko dituen ekitaldia irailean arduraz egiteko modurik izango den. Ziurgabetasun horren ondorioz, bagenekien erabakirik zuzenena txapelketa atzeratzea zela. Eskerrak eman nahi dizkiegu Jay Monahan PGA Tourreko mandatariari eta gure bazkideei munduko golf-egutegia aldatzeko lan konplexuan erakutsi duten malgutasunagatik eta eskuzabaltasunagatik", adierazi du Seth Waugh Amerikako Golf Jokalari Profesionalen Elkarteko zuzendari exekutiboak.
Talde bietako kapitainak, Steve Stricker estatubatuarra eta Padraig Harrington irlandarra, ere ados agertu dira atzerapenarekin. Ryder Cup txapelketak Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako selekzioen arteko lehia hartzen du 1917tik. 2018an Frantzian jokatu zen azken ekitaldian Europa izan zen garaile.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena