Publizitatea
Itxi

2020/07/20

13:37

Beste kirolak

Historikoa

Jon Rahm, munduko sailkapeneko lehen postuan

eitb.eus

PGA Tourreko Memorial txapelketa irabazi eta Barrikako golf-jolakariak postu historia lortu egin du,

1:55
Jon Ramhek handia egin du, lehena da munduko sailkapenean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asteburu honetan Dublinen (Ohio, AEB) jokatu den PGA Tourreko Memorial txapelketa irabazi egin du Jon Rahm bizkaitarrak eta ondorioz munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da.

Barrikakoak 279 (-9) kolpeko txartelarekin bukatu egin du ibilbidea Ryan Palmer 282 (-6) estatubatuarra baino hiru gutxiagorekin.

2020an Jon Rahmek PGA Tourrean lortzen duen lehen txapelketa da hau, aurretik beste hiru irabazita ditu eta guztira profesional bezala hamaika garaipen erdietsi ditu eta ondorioz egungo munduko sailkapeneko lehen postuan da euskal golf jokalaria.

Azken txapelketa hau irabazteagatik 76 puntu jaso ditu Rahmek (460,82 ditu guztira) eta modu horretan Rory McIlroy (419) gainditu egin du sailkapen nagusian. Hamaika aste jarraian zeramatzan postu horretan, guztira 106, Irlandarrak 2012ko matxoaren 4an lehendabizikoz lortu zuen lehen postura igotzea.

Rahmek 25 urte ditu eta Europako bederatzigarren jokalaria da lehen postua lortzen duena, beraz, historia da Barrikakok lortu duena.

Lider moduan aste gehien egon dena Tiger Woods da, 683 asterekin eta ondoren Greg Norman (331).

Kirol-ibilbidea

Jon Rahm Rodriguez Barrikan jaioa (10-11-1994) gaztea zenetik beti izan du helburu bat, munduko onena izatea eta asteburu honetan Ameriketako Estatu Batuetako Ohioko Dublin herrian irabazitako txapelketan jomuga hori lortu egin du jada, 25 urterekin.

Txikitatik Severiano Ballesteros bezala izan nahi zuen, eta bera bezala rankingeko lehen postuan egotea lortu egin du jada.

Alebina zenean Espainiako txapelketak irabazi zituen eta aurki alde egin zuen AEBra ikasketak eta bere kirol-ibilbidea bertan amaitu ahal izateko (2012).

2017an bere PGAko palmares profesionala estreinatu zuen San Diegoko Farmers Insurance Open txapelketa irabaziz. Modu horretan TOP50ean sartzea lortu egin zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena