Itxi

2020/10/14

11:49

Beste kirolak

Motoziklismoa

Chesteko bi lasterketak ateak itxita jokatuko dira

eitb.eus

1.500 pertsona inguru, tartean, pilotuek, taldeetako eta antolakuntzako langileek, eratuko dute burbuila Chesten bertan.

  • Motoziklismoa

    Motoziklismoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ricardo Tormo zirkuituan jokatu behar diren Motoziklismoko Munduko Txapelketako bi lasterketak ateak itxita izango dira azkenean.

Europako Sari Nagusia eta Valentzia Erkidegoko Sari Nagusiak azaroaren 8an eta 15ean izango dira eta azkenean zalerik gabe jokatzea erabaki egin du Kiroletako Generalitatek.

Hasiera batean Chesteko Udala, Dorna enpresa antolatzailea eta Generalitat bera protokolo batean ari ziren lanean zaleak zirkuitutik bertatik lasterketa ikusteko. Hala eta guztiz ere, egungo pandemiaren egoera berriro aztertuta ateak itxita jokatzea erabaki dute.

1.500 pertsona inguru, tartean, pilotuek, taldeetako eta antolakuntzako langileek, eratuko dute burbuila Chesten bertan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;