Itxi

Beste kirolak

Dopina

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak lau urteko zigorra ezarri dio Iannoneri

Erredakzioa

Andrea Iannonek ezingo du MotoGP mailako Munduko Txapelketan parte hartu 2023ko abenduaren 17ra arte. Pilotu italiarrak positiboa eman zuen destranolona esteroideagatik.

  • Andrea Iannone

    Andrea Iannone, MotoGPko lasterketa baten. Argazkia: EFE

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak lau urteko zigorra ezarri dio Andrea Iannoneri. Ondorioz, ezingo du parte hartu MotoGP mailako Munduko Txapelketan 2023ko abenduaren 17ra arte.

Iannonek positiboa eman zuen destranolona esteroideagatik 2019ko azaroan, Malaysiako Sari Nagusian, eta Automobilismoko Nazioarteko Federazioak 18 hilabeteko zigorra ezarri zion. Hala ere, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak adierazi duenez, pilotu italiarrak "ezin izan du aurkeztu froga sinesgarririk", eta zigorra lau urtekoa izatea erabaki du.

Andrea Iannonek kutsatutako okela jateagatik destranolona esteroidea gorputzean zuela argudiatu zuen 2020ko martxoan Kirol Arbitrajeko Auzitegian, baina Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak zigorra gogorragoa izan zedila eskatu zuen, azkenean hala izan delarik.