Itxi

Beste kirolak

Augustako Masters txapelketa

Jon Rahmek lau kolpetara du Paul Casey liderra

eitb.eus

Jose Maria Olazabalen erronka lehiaketan aurrera egitea da.

Jon Rahm

Ostegunean hasi zen Augustako Masters txapelketa eta Jon Rahmek ondo amaitu zuen jardunaldia.

Paul Casey behin behineko liderragandik lau kolpetara kokatu da bizkaitarra ibilbidea bi kolpe par azpitik bukatu eta gero. Ibilbidea ez zuen ondo hasi, bi bogey-ekin hasi zuen, baina erreakzioa berehala heldu zen, hiru birdie egin eta berriro onenekin jarri zen buruan.

Tiger Woods, Webb Simpson, Hideki Matsuyama, Lee Westwood, Louis Oosthuizen eta Xander Schauffele golf-jokalariak dira ondo hasi direnak eta ikusi beharko da bigarren jardunaldian nortzuk dauden finago.

 Jose Maria Olazabalen erronka lehiaketan aurrera egitea da eta lehen kortea pasatzea.