Itxi

Beste kirolak

Bilbao Arenan

Abenduaren 13ra atzeratu dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finala

EITB.EUS

Azaroaren 29rako aurreikusita bazegoen ere, atzeratzea erabaki dute "egun bizi dugun konfinamendu perimetralaren ondorioz".

  • Aizkolariak Bilbao Arenako aurkezpenean.

    Aizkolariak Bilbao Arenako aurkezpenean.

Aizkolaritza "modernizatzeko eta profesionalizatzeko" asmoz Euskal Herriko Herri Kirolen Federaziotik aparte aizkolariek beraiek sustatutako Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 13an jokatuko da.

Hasiera batean azaroaren 29rako aurreikusita bazegoen ere, antolatzaileek finalaren data atzeratzea erabaki dute "COVID-19aren pandemiaren ondorioz gaur egun bizi dugun konfinamendu perimetrala" dela-eta.

Antolatzaileek zabaldutako oharrean jasotzen denez, txapelketaren antolakuntzaren helburuetako bat "zaleak eta ikusleak erakartzea da"; ondorioz, atzerapenaren alde egin dute, data berrian zaleak Bilbao Arenako harmailetan egon daitezen "finalaz gozatu ahal izateko".