Itxi

Beste kirolak

"All Blacks"-en etorkizuna

Zeelanda Berriko entrenatzaileak kargua utzi du

Erredakzioa

Graham Henryk bere postua utzi du, taldea zortzi urtez entrenatu eta gero.

  • Zeelanda Berria-Frantzia. Argazkia: EFE

    Zeelanda Berria-Frantzia. Argazkia: EFE

Zeelanda Berriko rugby selekzioko entrenatzaileak, Graham Henryk, kargua utziko duela adierazi du Munduko Kopa irabazi eta bederatzi egun geroago.

Aucklanden egindako prentsaurreko batean, Henryk “All Blacks”-ekin batera lortutako tituluengatik “harro” dagoela adierazi du. Hala ere, “nahikoa” izan duela adierazi du eta, hemendik aurrera, entrenatzaileak prestatuko ditu, Zeelanda Berrian.

“Pribilegio handia izan da Zeelanda Berriko selekzioa entrenatzea eta harro nago taldeak azken zortzi urteetan izan duen ibilbidearekin”, adierazi du Henryk.