Beste kirolak
Azaroaren 11n, Loiutik
Naturgas-BBK Transantartika 2011: Dena prest espedizioaren irteerarako
Erredakzioa
Loiuko aireportutik abiatuko dira ostiral honetan Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza. Helburua Antartika zeharkatzea izango da Hego polo zeharkatuz.
Ehun urte bete dira Roald Almusenek Antartika zapaldu zuenetik (1911ko abenduaren 14an) eta urteurren honetan Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak hori dute helburu abentura honetan. Eskiak, kometak, trineoak eta bizi irauteko beharrezkoak diren elikagai eta gauza guztiak eramango dituzte material moduan.
Groenlandiak entrenamendu gisa balio izan zien. Gerri kolpeen bitartez kilometro batuzk soilik egin zituzten hamar ordutan. Haiezrik gabeko egunak izan zituzten, guztira 150-160 kilometro burutu zituzten eta trineoak egoera zailetan erabiltzen ere entrenatu ziren.
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza Antartikan sartuko dira azaroaren 15ean Novolazarevskayatik. Epemugatzat 2012ko urtarrilaren 21ª jarri dute, baina abentura bat da eta ezin daiteke jakin noizko burutuko duten helburua.