Itxi

Beste kirolak

Londreseko Masters Cup

Nadal eta Federer, multzo berean

Erredakzioa

Haiekin batera Jo-Wilfried Tsonga frantziarra eta Mardy Fish estatubatuarra egongo dira.

  • Nadal eta Federer. Argazkia: EFE

    Nadal eta Federer. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek, munduko bigarrenak, Londreseko Masters Cupeko B Multzoan jokatuko du, Roger Federerren kontra, gaur ATPk egindako zozketaren ondorioz. Haiekin batera, Jo-Wilfried Tsonga eta Mardy Fish lehiatuko dira.

Bestalde, A Multzoan, Novak Djokovicek, munduko lehenak, Andy Murrayren, David Ferrerren eta Tomas Berdychen aurka jokatuko du.

Txapelketa igande honetan hasiko da Londreseko O2 Arena zelaian, iazko finalean Federerrek Nadal mendean hartu zuen tokian.