Itxi

Beste kirolak

Manaslura espedizioa

Alex Txikon behe kanpalekura itzuli da, haizeak eta elurrak behartuta

L.E.A. | EITB MEDIA

7.000 metrora iritsi ondoren, taldeak gehiago ez arriskatzea, buelta ematea eta beste saiakera bat egiteko aukera aproposari itxarotea erabaki dute.

  • Alex Txikon, Manaslun

    Alex Txikon, Manaslun. Argazkia: Phelipe Eizaguirre.

Alex Txikonen taldeak ezin izan du gauzatu igoera egiteko izan duten aukera. Haizea gogor astintzen hasi da goizetik eta buelta ematea erabaki dute.

Bideoa 7.000 metroraino hornitzea lortu dute azken egunotan ahalegin handia egin ostean. Hala ere, taldea oso animatuta dago, gailurra "gero eta gertuago dugulako", azaldu du Alex Txikonek oinarrizko kanpamentura iritsi bezain laster.

"Oso egun gogorrak eta intentsuak izaten ari dira. Sekulako jipoia hartzen ari gara, baina asko gozatzen ari gara. Gogoz gaude, gailurra gero eta hurbilago ikusten dugulako. Beste aukera baten zain geratuko gara beste saiakera bat egiteko. Oraingo honetan, ez da posible izan", azaldu du euskal alpinistak.

Elurra eta haizea izan dira taldearen bidea oztopatu dutenak. "Bagenekien elurra egingo zuela, baina metro bat baino gehiago erori zen eta horrek asko baldintzatu du gure lana. 7.000 metrotara iristea lortu dugu. Oso pozik gaude egindako bidearekin, eta ahal dugunean, berriro saiatuko gara".

Aurreikuspenen arabera, eguraldiak hobera egingo du asteazkenetik edo ostegunetik aurrera, eta orduan izan dezakete berriro saiatzeko aukera.