Publizitatea
Itxi

2021/02/17

20:38

Beste kirolak

Beste saiakera bat

Txikon 1. kanpalekuan dago, eta ostiralean tontorrera igotzen saiatuko da

A. A. | EITB MEDIA

Une honetan eguraldi kaskarra izan arren, hilaren 19rako espero den eguraldi oneko eta haize gutxiko tartea baliatu nahi dute.

  • Manasluko 1. kanpalekua.

    Manasluko 1. kanpalekua. Argazkia: Phelipe Eizaguirre

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alex Txikon buru duen taldeak berriro ere Manaslurako gorako bideari ekitea erabaki eta 1. kanpalekura iristea lortu du asteazken honetan. Esku artean duten eguraldiaren iragarpenaren arabera, ostirala, otsailak 19, aproposa izan daiteke gailurra lortzeko saiakera bat egiteko. Alabaina, asmo hori gauzatzeko, bihar (osteguna) ahal duten guztia igo beharko dute, nahiz eta biharko iragarpena ez den horren aproposa: elurra (eguerdian batez ere), hotza eta haizea agertzea espero baitute.

Tontorrerako bidea 7.000 metrotik gora ekipatzea lortu ostean, espediziokideak aldeko eguraldi iragarpen baten zain egon dira, igandean kanpaleku nagusira bueltatu zirenetik. Aipatu iragarpenek ezegonkortasuna erakusten zuten otsailaren 17rako eta 18rako, baina 19rako eguraldi ona eta haize gutxiko tarte bat (funtsezkoa gailurra egiten saiatzeko) egon daitekeela ikusi dute, eta hura baliatzen saiatzea erabaki dute.

Gainera, hilaren 20tik aurrera, ingurura depresio bat iristea eta egun batzuk irautea aurreikusten da, eta horrek ia ezinezko bihurtuko luke epe laburrean beste aukera bat egotea.

Gauzak horrela, eta arrisku guztiak aintzat hartu ostean, Alex Txikonek, Simone Morok, Iñaki Alvarezek eta Namja, Gelum eta Cheppal sherpek igotzeari ekin diote goizetik. Dena den, Moro italiarrak buelta eman eta oinarrizko kanpalekura itzultzea erabaki du, eguraldiaren bilakaeraren zain. Beraz, une honetan, Moro izan ezik, gainerako kideak 1. kanpalekuan dago, eta bihar ahalik eta gehien igotzeko asmoa daukate.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena