Itxi

Beste kirolak

13 ekitaldietan

Lasterketak, txertoa jarrita duten pertsonentzat soilik

EITB MEDIA

RPM-MKTG enpresak ekitaldi eta lasterketa jendetsuak bultzatu nahi ditu. Aurrenekoa Titan Desert izango da, maiatzean.

  • 2018ko Titan Desert lasterketa

    2018ko Titan Desert lasterketa

Kirol-ekitaldiak antolatzen dituen RPM-MKTG enpresak aurtengo bere 13 lasterketetan parte hartzeko koronabirusaren kontrako txertoa jarrita izan behar dela iragarri du.

"Txertoa emateko aukera dugun momentutik, nahiz eta forma pribatuan izan, PCRko testekin gertatzen den bezala, gure probetan parte hartzeko txertoa eskatuko dugu", azaldu du Juan Porcarrek, RPM-MJTG enpresako presidenteak.

"Normaltasunera jo behar du egoerak, eta pandemia dagoen bitartean ezin gara geldi egon, aurrera begiratu behar dugu eta denon artean elkarlanean jarri mundua berriro martxan jartzeko eta giro positibo eta baikorra sortzeko", gehitu du Porcarrek.

Lehenengo lasterketa maiatzaren 23tik 28ra jokatuko den Titin Desert izango da; ekainaren 6an l'Étape Villanueva del Pardillonen, Garmin Team Trail (datarik gabekoa), Non-Stop Madril-Lisboa uztailaren 2tik 4ra, urrian Mitja Marato eta ondoren Titan Series, Bartzelonako Maratoia eta Titan Series Arabian, abenduan.