Beste kirolak
Albert Costa ere, zalantzan
Davis Kopa: Nadal, Ferrer, Verdasco eta Felicianok, ez dute jarraituko
A.B.
Erredakzioa
Londreseko Olinpiar Jokoetarako maila onean iritsi nahi dute eta bidea eman tenislari berriei ere. Albert Costaren jarraipena ere kolokan dago.
-
Espainiak bere bosgarren Davis Kopa irabazi du. Argazkia: EFE
Rafael Nadalek, David Ferrerrek, Fernando Verdascok eta Feliciano Lopezek iragan igandean Davis Kopa irabazi zuten, baina garaipenaren ondoren argi utzi zuten datorren Davis Kopan ez direla lehiatuko.
Londreseko Olinpiar Jokoetarako sasoian egotea eta beste tenislari batzuei bidea uztea dira erabaki honen arrazoi nagusiak. Bestalde, Albert Costa hautatzailearen etorkizuna airean dago. Finala irabazi ostean jarraituko duen ala ez jarraitu zioten Costari eta honek astebeteko oporraldia hartu eta ondoren erabakiko zuela esan zuen.