Beste kirolak
Transantartika 2011
Ehun kilometro inguruko ibilaldia, ekaitzan murgilduta
Erredakzioa
Azkenengo 48 orduetan, adituek adierazi bezala ekaitz gogorra jasan dute espedizioko kideek.
-
Transantartika 2011. Argazkia: BAT Basque
Igandea "beste egun arraro bat" izan zen Juan Vallejok adierazi duenez, baina espedizioak 50 kilometro burutu zituen. Eguerdian atsedenaldia egin behar izan zuten "haize bolada gogorrengatik eta ikuspen murritzagatik". Arratsaldean 33 kilometro egin zituen espedizioak.
Astelehena egun kaskarragoa izan da. "10 kilometro soilik egin ditugu, ekaitza izan baita eta haizeak aurrez jo duelako" adierazi du Juan Vallejok. Hurrengo 48 orduetan haize bolada gogorrak espero dira, baina tenperaturak gora egingo dute (-15 eta -20 bitartean).