Beste kirolak
MOTO3
Jason Dupasquier Moto3ko gidaria hil da
A. A. | EITB MEDIA
Istripu larria izan zuen larunbatean, Italiako Sari Nagusirako sailkatzeko saioan.
-
Jason Dupasquier. Argazkia: EFE
Munduko Motoziklismo Txapelketaren antolatzaileek igande honetan baieztatu dutenez, hil egin da Jason Dupasquier pilotua (19 urte). Moto-gidari suitzarrak istripu larria izan zuen larunbatean, Mugelloko zirkuituan jokatzen ari den Moto3ko Italiako Sari Nagusirako sailkapen-saioa amaitzear zela izandako istripu larriaren ondorioz.
Dupasquierrek bere motoaren kontrola galdu zuen 9. bihurgunean irteeran, eta asfalto gainean geratu zen. Zoritxarrez, haren atzetik zeuden beste bi gidarik ezin izan zuten hura saihestu eta harekin tupust egin zuten.
Antolatzaileek plazaratutako oharraren arabera, "Nazioarteko Motoziklismo Federazioko medikoak berehala iritsi ziren bertara, eta pilotu suitzarra pistan artatu zuten, eta behin egonkortuta, Florentziako Careggi ospitalera eraman zuten helikopteroz".
"Zirkuituko medikuek eta ondoren pilotu suitzarra artatu duten guztiek ahaleginak egin dituzten arren, ospitaleak iragarri du Dupasquierrek ezin izan dituela lesioen larritasuna gainditu", gaineratu dute oharrean.
We’re deeply saddened to report the loss of Jason Dupasquier
— MotoGP™¿ (@MotoGP) May 30, 2021
On behalf of the entire MotoGP family, we send our love to his team, his family and loved ones
You will be sorely missed, Jason. Ride in peace pic.twitter.com/nZCzlmJsVi