Itxi

Beste kirolak

Olinpiar Jokoak

Atzerriko lehen talde olinpikoa Tokion da jada

EITB Media

Australiako emakumeen sofbol taldea gaur heldu da Japoniara, denak txertoa jarrita dutela.

  • Australia sofbol takdea

    Australia sofbol takdea

Geroz eta gutxiago falta da iaz egin behar ziren Olinpiar Jokoak aurten hasteko. Tokio 2020 izenpean jokatuko dira eta gaur bertan heldu da aurreneko taldea Japoniara, Australiako emakumeen sofbol taldea hain zuzen ere.

Guztira hogeita hamar lagunek osotzen dute espedizioa jokalari, tekniko eta medikuak tarteko. Tokioko Narita aireportura heldu eta hainbat hedabide eta kamera izan dira momentuaren berri eman ahal izateko; heldu bezain pronto PCR testak egin dizkiete nahiz eta guztiek txertoa jarrita eduki.

Sofboleko taldeak 53 egun emango ditu Japonian aklimatazio lana eta entrenamenduak egiteko eta hasieran Gunma herrian izango dira, Katsunobu Kato ministroak baieztatu duen bezala.

Uztailaren 23an hasiko dira Olinpiar Jokoan eta egun herritar asko kontra agertu dira, halere, ekitaldia aurrera doa, bide onetik pandemiak kontrolpean horrela jarraitzen badu.