Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020

Chourraut eta Elosegi finalerdietan dira, K-1 eta C-1 kategorietan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Chourrautek seigarren egin du lehen jaitsieran eta bosgarren bigarrenean. Elosegik, berriz, zortzigarren egin du lehenengoan eta laugarren bigarrenean. Gizonezkoen finalerdiak astelehenean jokatuko dira eta emakumezkoenak asteartean.

1:28
Maialen Chourraut

Maialen Chourraut egingo txapeldun olinpikoak eta Ander Elosegik finalerdietarako txartela lortu dute Tokio 2020an, K-1 eta C-1 kategorietan, Kasai Canoe Slalom Centrerreko kanporaketak gainditu ostean.

Chourrautek asteartean jokatuko ditu K-1eko finalerdiak (Euskadiko 7:00etan) lehen jaitsieran seigarren eginda (108,25 segundo eta bi segundoko zigorra 2 atean) eta bosgarren eginda bigarren jaitsieran, 105,13 segundoko denborarekin. Jessica Fox australiarrak egin du denborarik onena, 98,46 eginda. Chourraut bere hirugarren domina olinpikoa irabazten saiatuko da, Londres 2012ko era Rio 2016ko jokoetan irabazitakoen ostean.

Ander Elosegi ere finalerdietan izango da. Lehen jaitsieran zortzigarren egin du 103,78 segundoko denborarekin (lau segundoko zigorra izan du 18 eta 23 ateetan izandako arazoengatik). Bigarrenean, jaitsiera garbia egin du, zigorrik gabekoa. Bere denbora, 101,51 segundo.

Laugarren denborarik onena egin du irundarrak, Matej Benus eslovakiarra, Adam Burgess britainiarra eta Sideris Tasiadis greziar jatorriko alemaniarraren atzetik. Elosegik astelehenean jokatuko ditu finalerdiak. Helburua podiumean sartzea da, aurreko olinpiar jokoetan diploma olinpikoak irabazi ostean.