Itxi

Beste kirolak

Ziklo-krosa

Niels Albertek Belgikara itzuli du munduko titulua

Redacción

Ziklo-kroseko mundialeko lehen zazpi sailkatuak belgikarrak izan dira. Egoitz Murgoitiok ezin izan du lasterketa bukatu.

  • Niels Albert belgikarra da munduko txapeldun berria. Argazkia: EFE

Niels Albert belgikarrak irabazi du ziklo-kroseko munduko titulua Koksijden (Belgika) burutu den proban. 50.000 zale gerturatu dira lasterketa ikusteko.

Belgika nabarmendu da txapelketan. Etxean ari ziren nazio horretako txirrindulariak eta sailkapeneko lehen zazpi postuak belgikarrentzat izan dira. Rob Peeters izan da bigarren eta Kevin Pauwelsek lortu du hirugarren postua. Zdenek Stybar ihazko txapeldunak ez du lasterketa ona burutu eta irabazlearengandik hiru minutura iritsi da.

Egoitz Murgoitio zen euskal ordezkarien esperantza txapelketa honetarako, baina katea irtenda erori egin da eta ezin izan du jarraitu.


Sailkapena:

.1. Niels Albert (BEL)
.2. Rob Peeters (BEL)
.3. Kevin Pauwels (BEL)
.4. Tom Meeusen (BEL)
.5. Bart Aernouts (BEL)
.6. Klaas Vantornout (BEL)
.7. Sven Nys (BEL)
.8. Radomir Simunek (CZE)
.9. Philipp Walsleben (GER)
10. Simon Zahner (SUI)