Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020

Leautek brontzezko domina lortu du Fujiko iraupeneko lasterketan

EITB Media

Urrea Benjamin Watson britainiarrak irabazi du; Basque Teameko Eduardo Santasek 26. postuan amaitu du.

1:15
Leutek brontzea lortu C2ko errepideko proban

Tokioko Paralinpiar Jokoetako txirrindularitzako iraupeneko proba jokatu da gaur Fujiko Nazioarteko Zirkuituan.

Ziklistek euri-zaparradapean egin dute lasterketa eta bertan C1, C2 eta C3 mailakoek hartu dute parte.

79,2 kilometroko ibilbidea izan du lasterketak eta proba azken zatian apurtu egin da, helmugarako hamar kilometroren faltan hamaika gizonek egin dute aurrera eta euren artean banatu dituzte dominak.

Azkenean Benjamin Watson britaniarrak eraman du urrea (2:04.23), bere herrikidea den Finlay Grahamek zilarra lortu du eta (2:05.43) eta hirugarren tokian Iparralden bizi den Alexandre Leaute heldu da brontzea erdietsiz (2:11:06).

Basque Teamek Eduardo Santas 26 tokian helmugaratu da.

Eduardo Santas

Eduardo Santas