Itxi

Beste kirolak

Ryder Cup

Rahmek eta Garciak irabazi egin dute berriro ere, baina Estatu Batuetako taldeak gertu du garaipena (11-5)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Europako taldeko bikoteak hirugarren garaipena lortu du. Hala ere, Estatu Batuetako taldeak 3,5 puntura du Ryder Cup-eko garaipena.

1:11
Shane Lowry eta Tyrrell Hatton

Jon Rahmek eta Sergio Garciak garaipena lortu dute berriro ere, eta hirugarren garaipena dute. Bikoteak lortu ditu Europako taldeak dituen 5 puntuetako gehienak, Estatu Batuetakoak dituen 11 punturen aldean. Horrenbestez, amerikarrek gertu dute Ryder Cup-eko garaipena.

Europar taldeko bikoteak Four Ball (pilotarik onena) modalitateko partida irabazi du, Foursomes (txandakako kolpeak) modalitatean lortutako bi garaipenekin batera. Horrekin batera, Europak beste puntu bat lortu du Shane Lowry eta Tyrrel Hattonen partidan.

Hala ere, Estatu Batuetako taldearen nagusitasuna ukaezina da Ryder Cup-ean; izan ere, 3,5 puntu falta zaizkio txapelketan garaipena ematen duten 14,5 puntuetara ailegatzeko. Europako taldeak, bere partez, 9 puntu behar ditu falta diren buruz buruko hamabi partidetan.