Itxi

Beste kirolak

Arautegia

Behobia-Donostia lasterketan kontuan hartu beharreko covid-19aren aurkako arauak

EITB Media

Azaroaren 14an, igandean, egingo da. Antolatzaileek covid-19 koronabirusaren kutsatzeak saihesteko arauak eta gomendioak jakinarazi dituzte.

  • Chakib Lachgar

    Chakib Lachgar, gizonezkoen mailako txapelduna, 2019an. Argazkia: EFE

Azaroaren 14an, igandean, egingo da Behobia-Donostia lasterketa. Antolatzaileek covid-19 koronabirusaren aurkako arauak eta gomendioak ezarri dituzte.

Musukoaren erabilera

- Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea irteera taldeetan, irteera-arkua pasa arte.

- Lasterketan zehar ez da musukoa erabili beharko, baina gainean eraman beharko da.

- Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea helmuga gainditu eta helmugako hornidura-poltsa jaso arte.

*Musukoa galdu edo hautsiz gero, antolakuntzak musukoak izango ditu banatzeko.

Lasterketaren dentsitatearen murrizketa

- Parte-hartzea % 25 murriztu da, ohiko egitura edo dimentsioak mantenduta (ibilgailuak, komunak, anoa puntuak…) eta 15 minutu luzatu da irteeren ordutegia, ibilbide osoan zehar lasterketaren dentsitatea murrizteko.

Pilaketa eta harreman puntuen mugatzea

- Azoka: Azoka beharrean, dortsalak eta kamisetak jasotzeko puntua antolatuko da Reale Arena - Real Sociedad estadioan.

- Aurretiko zaindegiak: Irteeran pilaketak ahal beste saihesteko, irteera aurreko zaindegiak erabiltzea gomendatzen dugu: Reale Arena - Real Sociedad jasotze puntuan, ostiralean eta larunbatean; Gipuzkoa plazan, lasterketaren egunean, 07:30ean hasita.

- Irteera: Irteera gunera talde bakoitzari egokitutako ordua baino 45 minutu baino lehenago ez sartzea gomendatzen da. Egun hotza eta euritsua bada, tartea gehiago murriztea aholkatzen dizuegu. Ohi bezala, irteera gunea ez da hesiarekin mugatuko eta bertara sartzeko aukera izango da egokitutako orduan edo geroago, baina EZ lehenago. Deskalifikatu egingo dira ordua baino lehen irteten direnak.

- Ibilbideko anoa puntuak: Osasun aholkuak jarraituz, solidoen anoa puntuak kendu ditugu. Ur eta isotonikoenak, berriz, bere horretan mantenduko dira tamainan eta kopuruan.

- Helmuga: Oso garrantzitsua da helmuga gunetik lehenbailehen joatea. Domina anoa-poltsaren barruan emango da, ohikoak baino produktu gehiago izango dituelarik.

- Indarberritze karpak (masajeak eta anoa gehigarria): Mugimendu gutxiko guneak dira eta leku itxian pilaketak eragiten dituztenak. Horregatik, osasun gomendioak jarraituta, kendu egin ditugu.

(Iturria: Behobia-Donostia)