Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Mauresmo, Roland Garroseko zuzendari kargua hartzen duen lehen emakumea

EITB Media

Amelie Mauresmo tenislari ohia da Pariseko Grand Slameko zuzendari berria. Lehenengoz egongo da emakume bat Roland Garroseko zuzendari karguan.

  • Amelie Mauresmo

    Amelie Mauresmo, Roland Garroseko zuzendaria. Argazkia: EFE

Amelie Mauresmo tenislari ohia da Roland Garroseko zuzendari berria. Lehenengoz egongo da emakume bat emakume bat Pariseko Grand Slameko zuzendari karguan. Guy Forget jokalari ohia izan da Roland Garroseko zuzendaria azken urteetan.

"Harro nago. Roland Garroseko zuzendari kargua onartzea erabaki dut, eta asmo handiak ditut. Kargua defendatuko dut, orain arte bultzatu nauten exijentzia, askatasun eta grinarekin", adierazi du Amelie Mauresmok Frantziako Tenis Federazioak Twitter sare sozialean publikatu duen mezu baten.

Mauresmok 42 urte ditu, eta hiru urterako kontratua sinatu du, L'Equipe egunkariak zehaztu duenez.