Itxi

2021/11/18

08:42

Beste kirolak

TENISA

Garbiñe Muguruzak WTA Finals txapelketa irabazi du, finalean Anett Kontaveit estoniarra menderatuta

AGENTZIAK | EITB Media

Muguruza 6-3 eta 7-5 nagusitu zaio Kontaveiti.

0:48
Garbiñe Muguruza txapeldunaren koparekin.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Garbiñe Muguruza tenis jokalariak WTA Finals txapelketa irabazi du, finalean Anett Kontaveit jokalari estoniarrari 6-3 eta 7-5 irabazita. Garaipen horri esker, WTP sailkapenean bosgarren postutik hirugarrenera egin du jauzi.  

WTA Finals txapelketan munduko zortzi tenis jokalari onenak lehiatu dira, nor baino nor gehiago, Mexikoko Guadalajara hirian.

2016an Roland Garros eta 2017an Wimbledon irabazi ondotik, bere ibilbideko garaipenik garrantzitsuena da.

Kontaveit indartsu hasi da eta Muguruzak presioa eginez erantzun du, lehia 2-2 berdindu arte.

Muguruzak setaren norabidea markatu du zazpigarren jokoan. 30-40 zihoazela, Kontaveitek pilota bat jaurti du sarera eta Muguruzak garaipena lortu du lehen partzialean 'break' batekin.

Bigarrenean, Kontaveitek pazientzia gehiago izan du, sakea mantentzeko apustua egin du, seigarren jokoan 'break' bat salbatu du eta zazpigarrenean 4-2ko abantaila hartu du, bere sakearekin 5-3ra igota.

Muguruza bere onera etorri da, sakeari eutsi dio eta hamargarren jokoa hautsi du, aurkariari presioa eraginez eta aurkaria 7-5 gaindituz.

Muguruza pozez zoratzen agertu da, bere esanetan, "Grand Slam" baten pareko titulua irabazi baitu. Zirkuituko "denboraldirik onena" izan dela adierazi du eta 2022rako "inertzia oso ona" emango diola.

"Sentsazio ezberdina dela uste dut. 'Handiak' ezagunagoak, ikusgarriagoak eta historia gehiagokoak dira, baina zortzi onenen artean zaudenean, partida bakoitza final bat da eta badakizu garaikurra irabazten duena urteko onena dela. Kanpotik agian ez da antzematen, baina barrutik 'handi' baten parekoa da", adierazi du Muguruzak prentsaurrekoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;