Itxi

Beste kirolak

Behin behinekoa

Basque Teameko kirolariek Lezamako instalazioetan hartuko dute ostatu

EITB MEDIA

Lehen bi atletak Lezaman dauden dagoeneko, Odei Jainaga eta Hamid Ben Daoud.

  • Odei Jainaga

    Odei Jainaga. Argazkia: Basque Team

Basque Team Fundazioko kirolariek Athletic Club taldeak Lezaman (Bizkaia) dituen instalazioetan hartuko dute ostatu, Faduran (Getxo) dagoen Basque Team Zentroan birmoldaketa lanak egiten diren bitartean.

Lehen bi atletak Lezaman dauden dagoeneko: Odei Jainaga xabalina jaurtitzaile olinpikoa eta Hamid Ben Daoud maratoilaria, Hassan Redad entrenatzaileak lagunduta.

Kirolarien bigarren multzoa urtarrilaren 10ean iritsiko da, bost surflarirekin, Ariane Ochoak, Janire Gonzalez Etxabarrik, Ruben Vitoriak eta Bitor Garitaonandiak ere bertan hartuko baitute ostatu, Basque Team Fundaziotik jakinarazi dutenez.

Talde zuri-gorriak Basque Team-ekin lotutako akordioak ahalbidetu du fundazioko bekadunak Lezaman ostatu hartzeko aukera. "Athletic Club oso sentibera izan da Basque Team-en beharrizanekin, Lezaman hazten diren beheko mailetako futbolarien beharrizanekin bateragarriak diren gela eta zerbitzu nahikoak baititu", adierazi dute.