Itxi

2022/01/09

11:53

Beste kirolak

Txapeldunen Golf  Txapelketa

Jon Rahm eta Cameron Smith, lidergoan Kapaluan (Hawaii)

EITB Media

Bizkaiko eta Australiako golf-jokalariek gaur izango dute jokoan garaipena azken egunean.

  • Jon Rahn. Argazkia: EFE

    Jon Rahn. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jon Rahm eta Cameron Smith Kapaluako (Hawaii) Txapeldunen Golf Txapelketako lehen postuan daude, hirugarren jardunaldian joko bikaina erakutsi eta gero.

Hirugarren txanda horretan Smith australiarrak hiru kolpeko aldearekin hasi zuen eguna, baina bira murriztu zen lehenengo 9 zuloak jokatuta. Smithek hiru birdie egin zituen eta Ramhek bost eta bogey bat.

Guztira Barrikakoak eagle bat eta hamaika birdie egin zituen 61 kolpe egiteko (12 par azpitik, Justin Thomasekin batera egindako txartelik onena); australiarrak bederatzi birdie sinatu zituen. Guztira 193 kolperekin (-26) amaitu dute biek.

Hirugarren postuan Daniel Berger estatubatuarra dago, azken egunean 66 kolpe egin zituen (7 par azpitik) 198rekin amaitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;