Itxi

Beste kirolak

Melbourne

Garbiñe Muguruzak agur esan dio Australiako Irekiari, bigarren kanporaketan galduta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Iazko finalistak Alize Cornet frantziarrarekin galdu du, bi setetan, partida kaskarra eginda.

  • Garbiñe Muguruza, Corneten aurka jokatutako partidan

    Garbiñe Muguruza, Corneten aurka jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Garbiñe Muguruza Australiako Irekitik kanpo geratu da, bigarren kanporaketan Alize Cornet frantziarrarekin galduta. Cornet 6-3 eta 6-3 gailendu zaio, denboraldiko lehen txapelketa handian.

2021eko Mastersaren irabazleak ezin izango du aurtengo edizioan bere onena eman, 2020an finalista izan ostean. Muguruza ez da fin ibili, eta ez da bere jokoa egiteko gai izan WTAren rankingean 61. postuan dagoen tenislariaren aurrean. Iaz ere, Cornet Berlingo txapelketako finalean gailendu zitzaion.

Muguruzak ez du partida osoan aukerarik izan, frantziarraren joko erasokorraren ondorioz. 12 'break' galdu eta behartu gabeko 33 huts egin ditu, eta ez du aukerarik izan bere aurkariaren sakea hausteko.  

Neurketa gaizki hasi du Muguruzak, bere lehen sakea galduta. Horrek konfiantza eman dio bere aurkariari. Lehen seteko sake guztiak galtzeko zorian izan da, 4. jokoan 0-40koa irauli du eta seta galtzeko bi bola salbatu ditu 6.ean. Hala ere, seta galdu du hurrengoan.

Bigarren setean, lehen sakeari ondo eutsi dio, eroso, baina horrek ez ditu partidaren nondik norakoak aldatu. Cornetek hutsik egin gabe jarraitu du eta etekina atera die bere aukera guztiei. 5. jokoan, sakea hautsi dio, eta hirugarren 'break' bat lortu ostean, Muguruza Australiako Irekitik kanporatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena