Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek lehen postuan jarraitzen du; Collin Morikawa, geroz eta gertuago

EITB Media

The Genesis Invitational txapelketan bigarren geratu da estatubatuarra, eta Barrikakoa, 21. Joaquin Niemannek irabazi du.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm

Asteburu honetan, The Genesis Invitational txapelketa jokatu da, eta Joaquin Niemann txiletarrak erdietsi du garaipena.

Jon Rahmek ez du lehiaketa ona egin, eta, azken egunean 39 postu aurreratu eta gero, 21. lekuan geratu da. Bigarren izan den Collin Morikawa estatubatuarrak gora egin du munduko sailkapenean, eta geroz eta gertuago du lehen postuan dagoen golf jokalaria, Rahm.

Bizkaitarrak 8,8654 puntu ditu eta Morikawak 8,5256; beraz, lehen postua bereganatuko zukeen txapelketa irabazi izan balu.

Hirugarren, Patrick Cantlay estatubaturra dago; laugarren, Viktor Hovland norvegiarra; eta bosgarren, Rory McIlroy iparrirlandarra. Lehenengo hamar postuetan, Scottie Scheffler, Justin Thomas, Xander Schauffele, Dustin Johnson eta Hideki Matsuyama daude aurreko bost horien ostean, bata bestearen segidan.