Itxi

Beste kirolak

TENISA

Zverev, Acapulcoko txapelketatik kanporatu dute, epailearen aulkia jotzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tenislari alemaniarrak behin baino gehiagotan jo du erraketarekin epailearen aulkia.

1:30
Alexander Zverev golpeando la silla del juez

Alexander Zverev alemaniarra, bigarren zerrendaburua, Acapulcoko txapelketatik kanpo utzi dute, galdu berri zuen binakako partidako epailearen aulkia behin baino gehiagotan jo ostean.

"Astearte gauean bere binakako partida amaitutakoan kirolaren aurkako jarrera erakutsi zuelako kaleratu dute Acapulcoko txapelketatik", antolatzaileek ohar baten bidez adierazi dutenez.

Marcelo Melo brasildarrarekin batera Lloyd Glasspool britainiarraren eta Hari Heliovaara finlandiarraren aurka binakako txapelketako lehen kanporaketan 6-2, 4-6 eta 10-6 galdu ostean, gutxienez hiru aldiz jo zuen epailearen aulkia, hura bertan eserita zegoela, eta horietako batean ia-ia jo egin zuen.

Zverevek ezingo du banakako txapelketako bigarren kanporaketa jokatu, Peter Gojowczyk herrikidearen aurka. Alemanak Jenson Brooksby estatubatuarra gainditu zuen lehen txandan, goizaldean (04:54) amaitu zen partidan.