Itxi

Beste kirolak

Munduko Kopa

Lucas Eguibar final-laurdenetan kanporatu dute Reiteralmen

Agentziakl | EITB Media

Hirugarren amaitu du Jakob Dusek irabazi duen txanda.

  • Lucas Eguibar

    Lucas Eguibar

Boardercrosseko munduko txapelduna den Lucas Eguibar final-laurdenetako txandan kanporatu dute Austriako Reiteralme herrian jokatzen ari den Munduko Kopan.

Egun hauetan jokatzen ari den lehiaketan aise gainditu ditu final-zortzirenak bigarren bezala, baina final-laurdenak ezin izan du aurrera egin. Jakob Dusek izan da azkarrena, atzetik Eliot Grondin (azpitxapelduna 2022ko Pekineko Olinpiar Jokoetan) geratu da eta Eguibarrek hirugarren egin du.

Gipuzkoarrak otsaileko Olinpiar Jokoetatik aurreneko lehiaketa izan du hau.

Eguibarrek 28 urte ditu, Donostian jaio zen eta orain zazpi urte Munduko Kopa irabazi zuen lau proba irabaziz.