Itxi

Beste kirolak

Auzitegi Konstituzionala

Euskal selekzioak legezkoak dira, Espainiaren aurka jokatu ezean

Erredakzioa

Auzitegi Konstituzionalak 1998ko EAEko Kirolaren Legea berretsi du. Epaileek, hortaz, legea babestu dute, nahiz eta euskal kirolariek Espainiako selekzioaren aurka ezingo duten lehiatu.

Euskal Herriko selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, baina Espainiako Federakunderik ez dauden kiroletan soilik, Auzitegi Konstituzionaleko sententzia batek berretsi duenez.

Kirolaren euskal legea berretsi du Konstituzionalaren epaiak. Jose Maria Aznarren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen 1998an. Euskal arauak honakoa dio 16.6. artikuluan: "Kirol modalidade bakoitzaren ordezkari bakarra euskal federakundea izango da nazioartean eta Estatuan".

Estatuko kirolaren ordezkaritza Espainiako federakundeek bakarrik dutela argudiatu zuen Gobernuak, ondorioz, euskal federakundeek ezin dute "sekula" euskal kirolaren ordezkaritza "bakarra" izan Kirolaren Batzorde Gorenaren esku-hartzerik gabe.

14 urte geroago

14 urte geroago Gobernuaren helegitea atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak.

Sententzian, euskal legeari oniritzia ematen dio Auzitegiak, baina "Espainiako federakunderik ez dagoen kiroletan soilik" ordezkaritza bakarra izango dutela zehazten du. "Espainiako kirol ordezkaritzan Estatuaren eskumenak urratzerik ez" dagoela erantsi du epaiak.

Erabakia hamar magistratuek hartu dute, baina bi boto partikular izan dira.

 

Euskal Herriko selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, baina Espainiako Federakunderik ez dauden kiroletan soilik, Auzitegi Konstituzionaleko sententzia batek berretsi duenez.Kirolaren euskal legea berretsi du Konstituzionalaren epaiak. Jose Maria Aznarren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen 1998an. Euskal arauak honakoa dio 16.6. artikuluan: "Kirol modalidade bakoitzaren ordezkari bakarra euskal federakundea izango da nazioartean eta Estatuan".Estatuko kirolaren ordezkaritza Espainiako federakundeek bakarrik dutela argudiatu zuen Gobernuak, ondorioz, euskal federakundeek ezin dute "sekula" euskal kirolaren ordezkaritza "bakarra" izan Kirolaren Batzorde Gorenaren esku-hartzerik gabe.14 urte geroago14 urte geroago Gobernuaren helegitea atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak.Sententzian, euskal legeari oniritzia ematen dio Auzitegiak, baina "Espainiako federakunderik ez dagoen kiroletan soilik" ordezkaritza bakarra izango dutela zehazten du. "Espainiako kirol ordezkaritzan Estatuaren eskumenak urratzerik ez" dagoela erantsi du epaiak.Erabakia hamar magistratuek hartu dute, baina bi boto partikular izan dira.