Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Carlota Cigandak eskuratu du Estrella Damm Ladies Opena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nafarrak bere zortzigarren garaipena lortu du profesional moduan, Europako (sei) zein Amerikako (bi) zirkuituak kontuan izanda.

  • Carlota Ciganda, Estrella Damm Ladies Open txapelketan

    Carlota Ciganda, Estrella Damm Ladies Open txapelketan. Argazkia: EFE

Carlota Ciganda golflari nafarrak (Larraintzar, 32 urte) bere bigarren Estrella Damm Mediterranean Ladies Opena lortu zuen igandean, laugarren txanda 70 kolperekin amaituta (2 parraz azpitik) eta guztira 270 kolpe eginda (18 parraz azpitik) txapelketa osoan. Gauzak horrela, bere zortzigarren garaipena lortu zuen profesional gisa: sei, Europako Zirkuituan eta bi, Amerikako Zirkuituan.

Cigandak lehen egunetik bereganatu zuen txapelketaren lidergoa, nahiz eta azken jardunaldia bukatzeko zortzi zulo falta zirela hura galdu zuen zenbait unez. Hain zuzen ere, atzetik zetozenei aukerak eman zizkien garaipenaren lehian sar zitezen bederatzigarren zuloan egindako bogey bikoitz batekin.

Horri Laura Beveridge eskoziarraren jardun bikaina gehitu zitzaion (6 parraz azpitik). Hala ere, azkenerako bigarren gelditu zen, nafarrarengandik 2 kolpera.

Izan ere, golflari Cigandak indarrak bildu eta, txapelketa irabazteko, bultzada eman zion eagle bat lortu zuen 16. zuloan.

Horrez gain, Magdalena Simmermacher argentinarrak, jardunaldia Cigandarengandik 5 kolpera hasi zuen arren, harekin berdindu zuen 6 zuloren faltan; dena den, azken txanpan indarra galdu eta hirugarren amaitu zuen, 15 parraz azpitik lortuta.