Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Bidasoak eta Anaitasunak Benidormen eta Cisneren aurka hasiko dute liga

A. A. | EITB MEDIA

Bi taldeek irailaren 3an ekingo diote txapelketari: gipuzkoarrek etxetik kanpo, nafarrek, berriz, etxean hasiko dute liga.

  • ASOBAL Ligako lehenengo jardunaldiko egutegia.

    ASOBAL Ligako lehenengo jardunaldiko egutegia.

ASOBAL Ligak astearte honetan zozketatu du denboraldi berriko egutegia. Lehen jardunaldia irailaren 3a eta 7a bitartean jokatuko da.

Gauzak horrela, Bidasoa Irunek TM Benidorm bisitatuko du txapelketa irekiko duen jardunaldian, partida irailaren 3an izango da (18:00), larunbatarekin. Egun horretan bertan, baina ordubete beranduago (19:00), Helvetia Anaitasunak Club Cisne BM hartuko du etxean.

Bi euskal taldeen arteko derbia urriaren 29an izango da, zortzigarren jardunaldian eta Artelekuk hartuko du norgehiagoka (Bidasoa - Anaitasuna) arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Itzuliko derbia apirilaren 5ean izango da (20:00), asteazkena, 23. Jardunaldian. Orduan izango da Anaitasuna pabilioia nafarren eta gipuzkoarren arteko lehiaz.

Liga amaiera ekainaren 3an izango da, larunbata. Orduan, Anaitasunak Benidorm bisitatuko du (18:30) eta Bidasoak, Puente Genileko kordobarrak hartuko ditu (18:30).