Itxi

Beste kirolak

Pistako txirrindularitza

Calvo, Larrarte, Isasi eta Romero, kanporatuta Europako Txapelketako sailkatze fasean

EITB Media

Tania Calvo, Eukene Larrarte eta Ziortza Isasi euskal txirrindulariek ezin izan dute aurrera egin taldekako jazarpenaren proban. Jaime Romero ere kanpoan geratu da proba berean, gizonezkoen mailan.

  • Tania Calvo, Ziortza Isasi eta Eukene Larrarte

    Calvo, Isasi eta Larrarte, Europako Txapelktako taldekako jazarpen proban. Argazkia: EITB Media

Tania Calvo, Eukene Larrarte eta Ziortza Isasi euskal txirrindulariek ezin izan dute aurrera egin pistako txirrindularitzaren Europako Txapelketako taldekako proban. Jaime Romero ere kanporatuta geratu da proba berean, gizonezkoen mailan.

Bestalde, Ekain Jimenez taldekako abiadura probako lehen kanporaketarako sailkatu da. Basque Teameko pistardak taldea osatu du Alejandro Martinezekin eta Jose Morenorekin, eta zazpigarren amaitu dute 36.661eko markarekin. Lehen zortzi taldeak sailkatu dira hurrengo fasera.