Itxi

Beste kirolak

MÚNICH 2022

Jorge Pineda, bosgarren Europako Txapelketan

A. B. R | EITB media

Basque Teameko arraunlariak bosgarren postua lortu du Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Veronica Rodriguezekin batera.

  • Jorge pineda.

    Jorge pineda. Argazkia: EITB Media

Jorge Pineda bosgarren izan da Municheko Europako Txapelketan Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Veronica Rodriguezekin batera "PR3 Mixed Coxed Four" modalitatean.

Pineda eta bere taldekideak 7 minutu eta 59 segundoko markarekin helmugaratu dira, finalerdietan lortutakoa 20 segundotan hobetuta. Hala ere, Basque Teameko arraunlaria eta bere taldekideek osatu duten laukotea, dominen borrokatik urrun geratu da.

Urrea laukote britainiarrarentzat izan da, 7 minutu eta 6 segundoko markarekin. Frantzia izan da bigarren eta Alemania hirugarren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena