Itxi

Beste kirolak

PIRAGUISMOA

Begoña Lazcano, brontzea 1000 metroko K2 proban

A. A. | EITB MEDIA

Pasaiako piraguistak Laia Pelachsekin batera egin du arraun Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetan, eta Hungaria eta Poloniako ontzien atzetik geratu dira.

0:45
Begoña Lazcano

Begoña Lazcano palista pasaitarrak brontzezko domina eskuratu du Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetan piraguismoko 1000 metroko K2 proban.

Lazcanok Laia Pelachs katalanarekin batera osatu du bikotea, eta finaleko hirugarren postua eskuratu dute Hungaria eta Poloniako ontzien atzetik.

Garaileek 3:33.942ko denbora behar izan dute ibilbidea betetzeko, eta segundo bat baino gutxiagoko aldea atera diote poloniarrei (+0.664, 3:34.606). Aipatu bi horien ostean sartu da Lazcanok eta Pelachsek osatutako Espainiako selekzioaren ontzia, urrezko dominatik hiru segundora (3:36.942). Haien atzetik, suediarrak helmugaratu dira, baina gipuzkoarra eta kataluniarrarengandik urruti, ia bi segundo t'erdira (3:39.371)

Bigarren domina da Lazcanorentzat modalitate honetan, 2021eko Europako Txapelketan zilarra eskuratu baitzuen.