Itxi

Beste kirolak

Roland Garros

David Ferrerrek garaipen bikaina lortu du, Granollersen aurka

Erredakzioa

Javeako tenislariak erakustaldia eman du, eta 6-3, 6-2 eta 6-0 gainditu du Marcel Granollers. David Ferrer final-laurdenetarako sailkatu da.

  • David Ferrer. Argazkia: EFE

    David Ferrer. Argazkia: EFE

David Ferrerrek garaipen ederra eskuratu du final-zortzirenetan, Marcel Granollersen aurka. Javeako tenislariak erakustaldia eman du Pariseko lurrean, eta 6-3, 6-2 eta 6-0 gainditu du Granollers.

Roland Garroseko finalean egoteko hautagaia dela argi utzi du David Ferrerrek, eta final-laurdenetan Andy Murray-Richard Gasquet neurketako garailea izango da bere aurkaria.