Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Berak zortzigarren aldiz irabazi du Superkopa (25-26)

I. G. | EITB Media

Azken minutuetan, Bera Berak buelta eman dio markagailuari, azken norgehiagoketan nagusituz.

  • Super Amara Bera Bera

    Super Amara Bera Bera. Argazkia: @BalonmaBeraBera

Super Amara Bera Berak 2022ko Espainiako Superkopa irabazi du Costa del Sol Malagari 25-26 gailenduta.

Gipuzkoarrek partida irauli behar izan dute, aurkariak azkar hartu baitu aurrea eta partida osoan zehar markagailua bere alde eusten jakin du.

Bera Berak erantzuten jakin du, eta aurretik ere jarri da atsedenaldira iritsi aurretik (11-13), baina Malagako taldeak beti ematen zion buelta markagailuari. Hori bai, lortzen zuten distantziarik handiena hiru golekoa zen, donostiarrak azken unera arte saiatu baitira.

Eta ahalegin horrek bere saria izan du markagailuan hogeira iristean. Azken minutuetan, Bera Berak markagailua irauli du, azken norgehiagoketan nagusi izan da eta 25-26 gailendu da azken txistuarekin.

 

Fitxa teknikoa

25 - Costa de Sol Malaga: Castellanos; Medeiros (3), Esperanza Lopez (2), Arderius (3), Doiro (4), Sole Lopez (7, 3p) eta Campigli (1) -hasierako taldea- Virginia Fernandez (ps), Bravo (1p), Cuadrado (1), María Perez (-), Almudena Gutierrez (1), Laura Sanchez (-), Azcune (-), Pessoa (2) eta Rojas (-).

26 - Super Amara Bera Bera: Aalla; Erauskin (2), Paula Arcos (6, 3p), Gavilan (4), Loidi (-), Arrojeria (1) eta Boada (1) -hasierako taldea- Alice Fernandes (ps), Mariane Fernandes (4), Menendez (-), Laura Hernandez (1), Cavo (-),  Etxeberria (6), Polonio (1) eta Urretabizkaia (-).

Markagailua bost minuturo: 3-0, 6-4, 9-7, 11-10, 12-13 y 15-14 (atsedenaldia) 16-16, 18-18, 20-19, 21-20, 22-24 y 25-26 (amaiera).

Epaileak: Bustamante eta Alvarez Mata. Super Amara Bera Berako Alba Menendez kanporatu dute.