Itxi

Beste kirolak

SNOWBOARDCROSSA

Eguibar, lehiatik at Bakurianiko mundialean final-hamaseirenetan; Romero final-laurdenetara iritsi da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2021ean Munduko txapeldun izandakoak 33. postuan bukatu du txapelketa; bere aldetik, Romerok hamahirugarren tokian amaitu du.

  • Lucas Eguibar

    Lucas Eguibar. Foto de archivo

Lucas Eguibar donostiarra, Bakurianin (Georgia) jokatzen ari den snowboardercrosseko munduko txapeldun izateko faboritoetako bat, lehiaketatik kanpo geratu da final-hamaseirenetako txandan, jauzietako batean azkarregi sartu eta erori ostean.

Eguibarrek, 2021ean Idre Fäjlleko (Suedia) Munduko Txapelketako irabazleak, hirugarren txandan parte hartu du, Jacub Zerava txekiarrarekin eta Alvaro Romerorekin batera (donostiarra hau ere) eta azkenean, 33. tokian amaitu du.

Alvaro Romero, aldiz, oso sendo ibili da, erasokor. Erakutsi du mundu mailako onenen aurka ere eman ahal duela maila ona, eta hamahirugarren postuan sailkatu da.

Final-zortzirenetan, bigarren ekitaldian lehiatu da. Zerava, Leon Beckhaus alemaniarra eta Omar Visintin italiarra izan ditu arerio, eta Visintinekin batera igaro da final laurdenetara. Laurdenetan, lehen jaitsiera egitea egokitu zaio, Visintinekin, Martin Noerl alemaniarrarekin eta Nick Baumgartner estatubatuarrarekin.

Jakob Dusek austriarra irten da garaile txapelketan. Martin Noerlek bigarren tokian amaitu du, eta Omar Visintin italiarra sailkatu da hirugarren postuan.