Itxi

Beste kirolak

Snowboard egokitua

Irati Idiakez, dual banked eslalomeko munduko txapelduna

EITB MEDIA

Domina hori zenbatuta, snowboarder getariarrak hiru ditu, dagoeneko, Gironako La Molinan jokatzen ari diren Snowboard Egokituko Munduko Txapelketan; izan ere, krosean zilarrezkoa eskuratu zuen, eta taldekako krosean urrezkoa.

1:33
Irati Idiakez

Irati Idiakez snowboarder getariarrak urrezko domina lortu du asteazkenean dual banked eslalom modalitatean, Gironako La Molina estazioan jokatzen ari diren Snowboard Egokituko Munduko Txapelketan, eta, hortaz, munduko titulua erdietsi du espezialitate horretan.

Domina hori zenbatuta, Idiakezek hiru ditu, dagoeneko, Munduko Txapelketan; izan ere, krosean zilarrezkoa eskuratu zuen, eta taldekako krosean urrezkoa.

Snowboarder gipuzkoarrak erdietsitako garaipena historikoa izan da; izan ere, snowboard egokituko Espainiako taldeko kide batek lehen aldiz irabazi du urrezko domina Munduko Txapelketan banakako proba batean. Peggy Martin estatubatuarra, txapelketako eskiatzailerik beteranoena bera (58 urte ditu), Idiakezen areriorik zorrotzena izan da finaleko jaitsieran.