Itxi

Beste kirolak

EUROPA LIGA

Bidasoak ezin izan dio etxean lortutako abantailari eutsi eta agur esan dio Europa Ligari (34-28)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan dute Artalekun lortutako abantaila baliatu eta Europa Ligatik kanpo geratu dira final-zortzirenetan.

  • Bidasoako jokalariak

    Bidasoa Europa Ligatik kanpo geratu da. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Bidasoa-Irun ez da Europa Ligako final-laurdenetako zozketan egongo, joaneko partidan Sporting Portugalen aurka lortutako hiru goleko errentari ihes egiten utzi baitio.

Gauzak oso itsusi hasi dira Bidasoarentzat, etxeko taldeak eraso bakoitzean gola egiten baitzuen eta Bidasoak ez baitu aurkitu Salvador geldiarazteko modurik lehen minututik atzetik joateko.

Joaneko partidatik zekarren errenta azkar batean desagertu da eta euskal taldeak azkar esnatu behar izan du portugaldarrak markagailuan gehiago ez urruntzeko (8-4).

Bidasotarrek defentsa hobetu dute, hasieran Costa anaiak kontrolatzea lortu dute, baina gero hain maila altuko norgehiagoka batean egin ezin diren opariak egin dituzte, baloiak galduz eta dena alde izanda hutsegindako jaurtiketekin. Ondorioz, Sportingek aukera aprobetxatu du aldea gehiago handitzeko.

Leo Macial atezaina handi egiten zitzaien Irungo jokalariei Jon Azkue argentinarrari izkin egiten hasi den arte. Atsedenaldirako partida zuzendu dute, nahiz eta une honetan dagoen Portugaleko talde onenaren aurka irabazteko aukerak izaten jarraitzeko, gauza gehiago zuzentzeko premia zuten.

Bigarren zatiaren hasiera jaurtitzaileen arteko lehia izan da, Costa anaiak etxekoen aldetik eta Jon Azkue Bidasoarenetik. Irungo taldea hobea izan da lehen minutu horietan eta Orioko erdilariak aldeak murriztera bultzatu du bere taldea (18-16) kanporaketan bete-betean sartzeko.

Amaierarako ordu laurden eskas falta zenean, Portugaleko taldeak alarmak piztu ditu berriro ere, markagailua Sportingen alde jarri baita 26-21ekoarekin, hiru gol jarraian erdietsita.

Azken minutuak markagailuari begira jokatu dira, etxekoak errenta lautik jaitsi ez zedin saiatuz, eta Bidasoa hurbildu egin da Rodrigoren eta Asier Nietoren gol banarekin. Hala ere, Bidasoak ezin izan du markagailuko aldea murriztu eta Martin Costak bere azken golekin azken kolpea eman dio talde horiari.

 

Fitxa teknikoa:

34 - Sporting Portugal: Leo Maciel (Kristensen), Edney Silva (1), Araujo, Francisco Costa (5, 2 de pen.), Martín Costa (10), Natán Suárez (2), Walczak (2), Ruesga, Salvador (6), Folques (1), Vag (2), Mamadou Gassama, (1) Tavares (1), Mocquais (3), Almeida.

28 - Bidasoa- Irun: Skrzyniarz (Mehdi), Zabala (3), Asier Nieto (4), Azkue (10, 2 de pen.), Cavero (1), Matheus da Silva, Aginagalde (1), Ugarte, Rodrigo Salinas (3), Pacheco, Tao Gey (3), Víctor Rodríguez, Furundarena, Gorka Nieto (2), Dariel García (1).

Epailea: Fabian Baumgart eta Sascha Wild (Alemania). Kanpoan utzi zituzten Vag, Folques, Walczak, Furundarena, Víctor Rodríguez, Ugarte, Matheus da Silva.

Markagailuak bost minutuan behin: 3-1; 6-3; 10-6; 11-8; 14-9; 15-12 -atsedenaldia- 19-16; 22-19; 26-21; 28-24; 31-26; 34-28.