Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Carlota Cigandak ez du kortea gainditu eta Erresuma Batuko Irekitik kanpo geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nafarroako golf jokalaria txapelketatik at geratu da bigarren jardunaldia amaitu ostean. Hala, bada, ez du jokatzen jarraituko asteburuan.

  • Carlota Ciganda

    Carlota Ciganda. Argazkia: @KPMGWomensPGA

Carlota Ciganda golf jokalari nafarrak ez du kortea gainditzea lortu, ostiral honetan, abuztuaren 12an, Tadwortheko (Erresuma Batua) Walton Heath klubean jokatzen ari den Erresuma Batuko Irekian. Horrenbestez, emakumezkoen denboraldiko bosgarren eta azken majorretik kanpo geratu da.

Cigandak, beraz,ez du jokatzen jarraituko asteburu honetan. Bestalde, Ally Ewing estatubatuarrak lidertzan jarraitzen du; orain, txapelketaren erdian, 134 kolpeko txartela aurkeztu du (10 pare azpitik), eta bost kolpeko abantailarekin dago sailkapen nagusiaren buruan.