Itxi

Beste kirolak

Solheim Cup 2023

Ameriketako Estatu Batuetako taldeak abantaila hartu du Europarekiko (3-5) Solheim Cupeko lehen egunean

EITB Media

Txapelketako lehen lau partidetan nagusitu egin dira estatubatuarrak, baina hurrengo neurketetan desabantaila murriztu du Europako taldeak. Ondorioz, 2. egunari bi puntuko abantailarekin ekingo dio AEBk. Carlota Cigandak, Linn Grantekin bikotea osatuta, mendean hartu ditu Yin eta Ewing.

  • Carlota Ciganda

    Carlota Cigandaren kolpe bat Solheim Cupeko lehenego jardunaldian. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako taldeak bi puntuko abantaila lortu du Europaren aurka (3-5) Solheim Cupeko lehen egunean. Ostiral honetan, irailaren 22an, hasi da txapelketa, Malagan (Espainia).

Goizean jokatu dira lehen lau partidak, eta AEBk irabazi egin ditu laurak. Ondorioz, arratsaldeko neurketetan 0-4ko desabantaila murriztea izan du helburu Europako taldeak, eta halaxe egin du, estatubatuarren aldea bi puntura murriztuta.

Arratsaldeko norgehiagoka horietako baten estreinatu da Carlota Ciganda. Nafarroako golf jokalariak bikotea osatu du Linn Grant suediarrarekin, Angel Yin eta Ally Ewing mendean hartuta 4-2ko emaitzarekin.