Itxi

Beste kirolak

Munduko bat zenbakia izandakoa

Juan Carlos Ferrerok erretiroa hartuko du

Erredakzioa

Bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du 32 urteko tenislari valentziarrak. Roland Garros bat irabazi du, munduko bat zenbakia izan zen 2003an, eta bi Davis Kopa ere eskuratu zituen.

  • Juan Carlos Ferrero erretiroa hartuko duela jakitera eman ostean. Argazkia: EFE

Juan Carlos Ferrero tenisalriak, erretiroa hartuko duela jakinarazi du Valentziako Open 500 txapelketaren aurkezpen ekitaldian. Valentziako txapelketa izango da Ferrerok jokatuko duen azken txapelketa profesionala.

Ferrerok 32 urte ditu, eta bere kirol ibilbidean garaipen garrantzitsuak eskuratutakoa da. 2003an munduko bat zenbakia izatera iritsi zen. Grand Slameko txapelketa bat ere badauka esku artean; 2003an Roland Garros irabazi zuen. Urte horretan US Open txapelketako finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen Roddick menderatu. 2000. urtean Espainiak Davis Kopa irabazi zuen, eta Juan Carlos Ferrero izan zen final horretako heroia. Davis Kopako bi titulu ditu palmaresean.

Guztira, 33 final jokatu ditu Ferrerok, eta hamabost titulu eskuratu ditu. Garrantzitsuenak honakoak dira: Rolanda Garros, Davis Kopa (bi aldiz), Monakoko Masters 1000 txapelketa (2002an eta 2003an irabazle), eta Erromako Masters 1000 txapelketa.