Athletic Club
Lagapena
Alvaro Djalok Qatarreko Al Gharafa taldean jokatuko du 2025-26 denboraldian, Athleticek utzita
EITB
Euskal klubak eta Qatarreko taldeak adostutako akordioan, derrigorrezkoa ez den erosketa aukera ere badago. Djaloren talde berriak hirugarren postua lortu zuen 2024-25 denboraldiko Qatar Stars Leaguen, eta, denboraldi honetan, Asiako Txapeldunen Ligan arituko da.
-
Djalok Qatarren jarraituko du bere kirol ibilbidea, utzita. Argazkia: Europa Press.
Alvaro Djalo Athleticeko futbolariak Qatarreko Al Gharafa SC taldean jokatuko du, utzita, 2025-26 denboraldian, Bilboko klubak astelehen arratsaldean iragarri duenez. Athleticek eta Al Gharafak adostutako akordioan, derrigorrezkoa ez den erosketa aukera ere badago. Djaloren talde berriak hirugarren postua lortu zuen 2024-25 denboraldiko Qatar Stars Leaguen, eta, denboraldi honetan, Asiako Txapeldunen Ligan arituko da.
Djalo, 25 urtekoa bera (abuztuan beteko ditu 26), 2024ko udaran iritsi zen Athleticera, Bragatik. Aurreko denboraldian, 28 partida ofizial jokatu zituen, gol bat sartuta.

