Itxi

Athletic Club

Omenaldia

Unai Lasok ohorezko sakea egingo du larunbat honetako Athletic-Girona partidan

ETB MEDIA

Bizkarreta-Gerendiaingoak, 2024ko Lau t'erdiko txapelduna bera, ohorezko sakea egingo du Athleticek eta Gironak larunbatean San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako partidan.

  • Unai Laso. Irudia: EITB MEDIA

    Unai Laso. Irudia: EITB MEDIA

Unai Lasok, 2024ko Lau t'erdiko txapelduna bera, ohorezko sakea egingo du Athleticek eta Gironak larunbat honetan San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako partidan.

Athleticek azpimarratu duenez, omenaldiak Lasok joan den azaroan Bilbon irabazi zuen Lau t'erdiko txapelketako titulu aitortu ez ezik, "pilotaren munduan egindako ibilbide aipagarria" ere nabarmenduko du. Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak, banakako titulurik garrantzitsuena ere irabazi zuen 2022an, Buruz Buruko Txapelketakoa.

"Zale zuri-gorriek gaur egungo pilotaririk onenetako bat txalotzeko aukera izango dute", azpimarratu du Athleticek. Ekitaldi hori, gainera, klubak "euskal kirolari eta, bereziki, pilotari ematen dion laguntzan kokatzen da, gure nortasunaren parte den diziplina baita".